Bellatrix Lestrange

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bellatrix Lestrange Harry Potter liburu saileko pertsonaia da. Oso gaiztoa eta harroa da, eta ile beltz luzea du. Bere lehenengo agerpena laugarren liburuan egiten du, nahiz eta protagonismoa bosgarren liburuan hartzen duen. Hil-jalea da, hau da Voldemorten jarraitzailerik leialenetakoa eta Azkabango gartzelan urte asko pasatutakoa. Familiakoak hauek dira:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago ziur Bellatrixen jaiotza, baina 40-50 urte ingurukoa dela esaten dute. Hogwartsera iritsi zenean Slytherin etxean jarri zuen Kapela Sailkatzaileak, eta ikasketak amaitu ondoren hil-jale bihurtu zen Lucius Malfoy, Peter Pettigrew, Barty Crouch eta abarrekin batera.

Voldemort erortzean, 1980an, Bellatrix eta haren senar Rodolphus, Rodolphusen anaia Rabastan eta Barty Crouch, Frank eta Alice Longbottom (Neville Longbottomen gurasoak) torturatzera joan ziren, eta Bellatrixek Cruciatus madarikazioa erabili zuen bien aurka, burua galdu zuten arte. Magiako Ministerioak kondenatu egin zituen denak, eta hainbat urtez egon zen Bellatrix Azkabanen. Hala ere, beti esan izan zuen Voldemort itzuli egingo zela, eta bera saritu egingo zuela bera bilatzen saiatu zelako.

1995eko urtarrilean Bellatrixek Azkabandik ihes egiten du beste hamar presorekin batera, eta urte hartako ekainean Misterioen Departamentuko gerran hartzen du parte. Ihes egitea lortzen duen hil-jale bakarra izaten da eta bere lehengusu Sirius Black hiltzen du.

Handik gutxira, zin hautsezinaren lekukoa izaten da Narcisa Malfoyk eta Severus Snapek egiten duten bitartean eta handik urtebetera, Voldemortekin batera borrokatzen da Howgartseko gerran. Molly Weasleyk hiltzen du, hau Ginny Weasley hiltzen saiatzen denean, baina aurretik Bellatrixek Dobby eta Nymphadora Tonks hiltzen ditu

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esaten da Voldemorten hil-jale leialena dela
  • Nahiz eta Bellatrix Rodolphusekin ezkonduta egon, esaten da Voldemortekin maiteminduta dagoela
  • J.K. Rowling-ek, beste pertsonaia askori bezala, konstelazio baten izena jarri zion
  • Bellatrixek betazal astunak ditu, hala deskribatzen da liburuetan
  • Kreacher elfoak asko adoratzen du


Zineko interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bellatrix Lestrange Helena Bonham Carter aktoresak interpretatzen du. Hasieran Helen McCory izan behar zen hau interpretatu behar zuena, baina bera haurdun zegoelako ordezkatu zuen Helena Borham Carterrek. Helen McCoryk Narcisa Malfoy interpretatzen du seigarren filmean

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]