Renaud Séchan
Itxura
(«Renaud» orritik birbideratua)
Renaud Séchan (Paris, Frantzia, 1952) musikagilea da. Renaudek kafe-antzokietan hasi zuen musikagile karrera, herri-errepertorioarekin (Amoureux de Paname) batez ere. Laisse béton (1978) lanarekin iritsi zitzaion ospea, eta orduan finkatu zuen jendaurrean izango zuen irudia (jeansak, alkandora beltza, foulard gorria). Renaudek gizarte gaiak dotoretzen ditu eta bikain bateratzen ahozko indarkeria (Marche à l'ombre, 1980) eta samurtasuna (Ma gonzesse, 1979; Mistral gagnant, 1985; Halte à tout, 1995).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renaud Séchan |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.