Renedo de Valdavia
Itxura
Renedo de Valdavia | |
---|---|
Herrialdea | Espainia |
Probintzia | Palentzia |
Udalerria | Buenavista de Valdavia |
Biztanleria | 17 (2017) |
Renedo de Valdavia Buenavista de Valdavia udalerriko herri bat da, Palentziako probintzian dagoena, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan (Espainia).
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako ekonomia nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarrituta dago.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Esteban Eliza: nabarmentzekoa da han dagoen XIII. mendeko bataiarria.
- Gaztelua: gaur egun, aztarna txiki bat besterik ez da geratzen, herritik atera eta Buenavistara bidean, Avion errekak eta Valdaviakok errepidea bat egiten duten eremuan. Erdi Aroko gotorleku hori Aguero eta Castrillo gazteluen arteko lotura izan zen. Hegoaldean eta mendebaldean gaztelua inguratzen zuen babes hobiaren arrastoak ageri dira oraindik, hala nola harresi txiki baten aztarnak. Iparraldean, ibaiak berak egiten zuen babes-hobiaren lana; ekialdean, berriz, egungo errepidea dago (hura eraikitzean desagerraraziko zen, beharbada, babes-hobia).
- Inguruko laborantza lurretan, harresiko eta gotorlekuko harri koskorren aztarnak ageri dira. Gaztelua izan zen lurrean, hau da, muinoan bertan, teilen aztarnak nabariagoak dira.
- Gurutzea: hilerriaren atean harrizko gurutze zahar baten hondarrak gorde dira, inguruko beste gurutze batetik aprobetxatua seguruenik.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abuztuaren 3an eta 4an San Esteban omenezko jaia ospatzen da.