Abuztuaren 3
Jump to navigation
Jump to search
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Abuztuaren 2 | Urteko egutegi | Abuztuaren 4
Abuztuaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hamabostgarren eguna da, 216.a bisurteetan. 150 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1492 -
- Kristobal Kolon Amerikara abiatu zen Palos de la Fronteratik, Huelva, Espainia.
- Errege-erregina Katolikoek Espainian bizi ziren juduak kanporatzeko agindua eman zuten.
- 1907 - Solidaritat Obrera sindikatua Bartzelonan eratu zen
- 1914 - Lehen Mundu Gerra, Alemaniak Frantziari gerra deklaratu zion.
- 1960 - Niger Frantziatik independizatu zen.
- 2009 - 171 lagun hil ziren Sudango hegoaldean, bi triburen arteko norgehiagokan.
- 2010 - Israelek Libano hegoaldean egindako erasoak Libanoko hiru soldadu eta kazetari bat hil zituen.
- 2014 - Txinako Yunnan eskualdean 6,1 graduko lurrikara gertatu zen. Gutxienez 410 hildako eragin zituen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1829 - Gilen Tell (frantsesez: Guillaume Tell), Gioachino Rossiniren musika eta Étienne de Jouy eta Hippolyte Bisen libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Théâtre de l'Académie Royale de Musiquen.
- 1973 - American Graffiti filma estreinatu zen, George Lucasek zuzendu eta Richard Dreyfuss, Ron Howard, Paul Le Mat, Charles Martin Smith, Candy Clark, Mackenzie Phillips, Cindy Williams, Harrison Ford eta Wolfman Jack aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1839 - Martin Gilbeau, euskal idazlea, medikua eta Donibane Lohizuneko auzapeza (h. 1912).
- 1890 - Matilde Huitzi, nafar maisu eta pedagogoa (h. 1965).
- 1894 - Jose Muxika Muxika, gipuzkoar legegizona eta politikaria (h. 1981).
- 1897 - Domingo Kareaga, bizkaitar futbolaria (h. 1947).
- 1905 -
- Estepan Urkiaga, Lauaxeta, euskal idazle eta kazetaria (h. 1937).
- Perpetua Saragueta, euskal idazlea (h. 1986).
- 1909 - Jose Maria Areiltza, euskal herritar politikari eta diplomatikoa eta Bilboko alkatea (h. 1998).
- 1912 - Kepa Ordoki, Eusko Gudarosteko gipuzkoar gudaria eta EAE alderdiko kidea (h. 1993).
- 1914 - Blanca de Silos, arabar antzezlea (h. 2002).
- 1923 - Carlos Clavería, nafar idazlea eta politikaria (h. 2009).
- 1943 - Carmelo Amas, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1954 - Txaro Begué, nafar irakasle eta eleberrigilea.
- 1957 - Joxean Muñoz, gipuzkoar idazle, gidoilari eta zinemagilea.
- 1959 - José Antonio Pastor, PSE-EEko bizkaitar politikaria.
- 1961 - Felix Izeta, gipuzkoar xake-jokalaria.
- 1964 - Iñaki Antón, Uoho, bizkaitar gitarra-jotzailea eta musika ekoizlea.
- 1972 -
- Ivan Igartua, arabar idazle eta EHUko irakaslea.
- Gontzal Suances, bizkaitar futbolari ohia.
- 1975 - Iñaki Malumbres, nafar eskubaloi jokalari ohia.
- 1976 - Maider Castillo, gipuzkoar futbolaria.
- 1979 - Miren Gaztañaga, gipuzkoar aktorea.
- 1983 -
- Arkaitz Gartziandia, gipuzkoar aktorea.
- Aritz Lasa, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1993 - Iñaki Olartua, gipuzkoar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1491 - Maria Jülich-Bergekoa, Jülich-Cleves-Bergeko dukerri batuen lehen agintaria (h. 1543).
- 1770 - Frederiko-Gilen III.a Prusiakoa, Prusiako erregea (h. 1840).
- 1803 - Sir Joseph Paxton, ingeles margolaria, ingeniaria eta arkitektoa (h. 1865).
- 1823 - Francisco Asenjo Barbieri, espainiar konpositore eta musikologoa (h. 1894).
- 1851 - Georges Francis Fitzgerald, irlandar fisikaria (h. 1901).
- 1862 - Oswald Külpe, alemaniar filosofo eta psikologoa (h. 1915).
- 1872 - Haakon VII.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (h. 1957).
- 1899 - Louis Chiron, monakoar auto gidaria, 1 Formulako lasterketa batean parte hartu duen gidaririk zaharrena (h. 1979).
- 1900 - John T. Scopes, estatubatuar irakaslea, 1925ean eboluzioaren teoria eskolan irakasteagatik epaitua (h. 1970).
- 1903 - Habib Bourguiba, Tunisiako aurreneko presidentea (h. 2000).
- 1904 - Dolores del Río, mexikar antzezlea, Mexikoko Zinemaren Urrezko Aroan izarra (h. 1983).
- 1906 - Alexandre Trauner, frantziar zinema-dekoratzailea (h. 1993).
- 1907 - Ernesto Geisel, Brasilgo presidentea (h. 1996).
- 1908 - Birgit Cullberg, suediar dantzaria eta koreografoa (h. 1999).
- 1914 - Mark Kac, poloniar matematikaria (h. 1984).
- 1918 - Olivier Alain, frantziar konpositore, organista eta musikologoa (h. 1994).
- 1920 - P. D. James, britainiar idazlea (h. 2014).
- 1922 - Ronan Huon, bretainiar idazlea (h. 2003).
- 1923 - Shenouda III.a, Eliza Ortodoxo Koptoko Aita Santua (h. 2012).
- 1925 - Alain Touraine, frantziar soziologoa.
- 1928 - Cécile Aubry, frantziar aktorea, idazlea eta gidoilaria (h. 2010).
- 1930 - Pepita Caubet, aranerazko idazle eta poeta (h. 2007).
- 1934 - Jonas Savimbi, angolar politikaria, Portugalen kolonizazioaren aurkako borrokalaria (h. 2002).
- 1935 - Omero Antonutti, italiar aktorea.
- 1937 - Andrés Gimeno, kataluniar tenislari ohia.
- 1940 - Martin Sheen, estatubatuar aktorea.
- 1944 - Nino Bravo, espainiar abeslaria (h. 1973).
- 1947 -
- Francisco José Lombardi, perutar zinema-zuzendaria.
- Tadahiko Ueda, japoniar futbolari ohia (h. 2015).
- 1948 - Jean-Pierre Raffarin, Frantziako Lehen Ministro ohia.
- 1950 -
- John Landis, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorea.
- Ernesto Samper, Kolonbiako presidente ohia.
- 1951 - José Manuel Villarejo, espainiar enpresaburu eta polizia ohia.
- 1952 -
- Osvaldo Ardiles, argentinar futbolari ohia.
- Denis Levaillant, frantziar musikagilea eta pianista.
- 1958 - Lambert Wilson, frantziar aktorea.
- 1959 - Koichi Tanaka, japoniar ingeniaria, 2002ko Kimikako Nobel Saria.
- 1963 -
- Graham Arnold, australiar futbolari ohia.
- James Hetfield, estatubatuar abeslari, gitarrajole eta musikagilea, Metallica taldeko kidea.
- 1967 - Mathieu Kassovitz, frantziar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorea.
- 1968 - Nelson Loyola, kubatar eskrimalari ohia, ezpata modalitatekoa.
- 1970 - Masaharu Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- 1971 - Kazuaki Tasaka, japoniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1973 - Stephen Graham, ingeles aktorea.
- 1975 - Miquel Buch, kataluniar politikaria.
- 1977 - Óscar Pereiro, galiziar txirrindulari ohia.
- 1979 - Evangeline Lilly, kanadar modelo eta aktorea.
- 1980 - José Izquierdo, espainiar futbolaria.
- 1985 - Sonny Bill Williams, zeelandaberritar errugbilaria eta boxeolari ohia.
- 1986 - Carlota Casiraghi, monakoar aristokrata.
- 1988 - Jeffrey Sarpong, herbeheretar futbolaria.
- 1989 - Jules Bianchi, 1 Formulako frantziar pilotua (h. 2015).
- 1991 - Kaede Nakamura, japoniar futbolaria.
- 1996 - David Solans, kataluniar aktorea.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1921 - Jaime Camps, euskal atleta, Rifen (j. 1896).
- 1929 - Bitor Garitaonandia, euskal idazlea eta jesuita (j. 1876).
- 1936 - Ramón Bengarai, euskal sindikalista eta politikaria, fusilatua (j. 1896).
- 1976 - Luis Olariaga Puiana, arabar ekonomialaria, Madrilen (j. 1885).
- 1993 - Rafael Olaetxea, nafar apaiz katoliko eta historialaria (j. 1922).
- 2018 - Pedro Berrioategortua, bizkaitar apaiz eta aktibista (j. 1928).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1460 - Jakobo II.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (j. 1430).
- 1546 - Antonio da Sangallo Gaztea, italiar arkitektoa (j. 1484).
- 1614 - Frantzisko I.a Contikoa, Contiko printzea (j. 1558).
- 1667 - Francesco Borromini, suitzar-italiar arkitekto barrokoa (j. 1599).
- 1889 - Félix Pyat, frantziar idazlea (j. 1810).
- 1916 - Roger Casement, irlandar nazionalista (j. 1864).
- 1922 - Minna Cauer, alemaniar hezitzailea, kazetaria eta erdi klaseko emakumeen mugimenduko aktibista (j. 1841).
- 1924 - Joseph Conrad, poloniar-ingeles idazlea (j. 1857).
- 1929 -
- Emile Berliner, alemaniar asmatzailea (j. 1851).
- Thorstein Veblen, estatubatuar ekonomialaria eta soziologoa (j. 1857).
- 1942 - Richard Willstätter, alemaniar kimikaria, 1915eko Kimikako Nobel Saria (j. 1872).
- 1954 - Sidonie Gabrielle Colette, frantziar eleberrigilea (j. 1873).
- 1964 - Flannery O'Connor, estatubatuar idazlea (j. 1925).
- 1968 - Konstantin Rokossovski, sobietar militarra, Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuneko komandante ospetsuenetarikoa (j. 1896).
- 1976 - Olimpio Bizzi, italiar txirrindularia (j. 1916).
- 1977 - Makarios III.a, lehendabiziko Zipreko presidentea (j. 1913).
- 1979 - Bertil Ohlin, suediar politikaria eta ekonomista, 1977ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1899).
- 1989 - Dominic Behan, irlandar musikagilea, idazlea eta antzerkigilea, Irlandar errepublikar abesti matxino ezagun ugariren konposatzailea (j. 1928).
- 1995 - Ida Lupino, britainiar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1918).
- 1998 - Alfred Schnittke, errusiar musikagilea (j. 1934).
- 2004 - Henri Cartier-Bresson, frantziar argazkilaria, fotokazetaritzaren sortzailea (j. 1908).
- 2005 - Françoise d'Eaubonne, frantziar idazle eta feminista libertarioa, ekofeminismoaren ideia plazaratu zuena (j. 1920).
- 2006 - Elisabeth Schwarzkopf, alemaniar-britainiar sopranoa (j. 1915).
- 2007 - John Gardner, britainiar idazlea (j. 1926).
- 2008 - Alexandr Solzhenitsin, errusiar eleberrigile, antzerkigile eta historialaria, 1970eko Literaturako Nobel Saria (j. 1918).
- 2009 - Charles Gwathmey, estatubatuar arkitektoa (j. 1938).
- 2015 - Suzuko Tamura, Ainhoa, japoniar hizkuntzalari eta euskalaria eta ohorezko euskaltzaina (j. 1934).
- 2017 - Ángel Nieto, motoziklismoko espainiar pilotua, mundu-mailako hamahiru tituluduna (j. 1947).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Lide eta Kexaa.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |