Edukira joan

Requiescat in pace

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polloe hilerriko hilarri bat.

Requiescat in pace, edo RIP era laburtuan, latinezko epitafioa da, euskaraz Goian bego esaldiaz ematen dena (pluralez, Requiescant in pace, hots, Goian beude). Hitzez hitzeko itzulpenak, ordea, Bakean atseden har beza / har bezate dira. Jatorria elizan zenduei otoitz egiten zaien errespontsuaren amaieran oinarritzen da:

Requiem aeternam dona ei Domine.

  • Et lux perpetua luceat ei.
  • Requiescat in pace.
  • Amen.

Emaiozu, Jauna, betiereko atsedena.

  • Eta beretzat distira beza argiak betirako.
  • Bakean atseden har beza.
  • Amen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]