Ribinsk
Ribinsk Рыбинск | |||
---|---|---|---|
Errusiaren banaketa administratiboa | |||
![]() Ribinsken ikuspegia Volgatik ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Errusiako oblastak | ![]() | ||
Izen ofiziala | Ры́бинск | ||
Jatorrizko izena | Рыбинск | ||
Posta kodea | 152900–152939 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 58°03′N 38°50′E / 58.05°N 38.83°E58°03′N 38°50′E / 58.05°N 38.83°E | ||
![]() | |||
Azalera | 101,4 km² | ||
Altuera | 100 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 190.429 (2017)![]() | ||
Dentsitatea | 1.979,99 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1071 | ||
Telefono aurrizkia | 4855 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
http://www.rybinsk.ru/ |
Ribinsk (errusieraz: Ры́бинск), 1946-1957 bitartean Sherbakov edo Shcherbakov eta 1984-1990 bitartean Andropov deitua, Errusiako ipar-mendebaldean dagoen Jaroslavl oblasteko hiria da. Volga ibaiaren ertzean dago, Ribinskeko urtegitik hurbil[1]. 2010ean 200.771 biztanle zituen[2].
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriak Ribnaia izena zuen XII. mendean, eta 1777an Ribinsk bihurtu zen. 1810. urtetik aurrera, Volga ibaia eta Itsaso Baltikoa lotzen dituen Mariinsk ubidea zabaldu ondoren, izugarri bizkortu zen ibai-portuaren sartu-irtena, eta hiri garrantzitsua izan zen XX. mendean.
1946an Alexander Shcherbakov Stalinen laguntzailearen izena eman zioten, 1957 arte, eta 1984an Andropov izena eman zioten, Yuri Andropov lehendakari hil berriaren omenez.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Industria (tresneria mekanikoak eta elektrikoak, ontziolak, altzairugintza) da ekonomia-jarduera nagusia. Indarretxe hidrauliko garrantzitsua (Rybinskoie Vodokhranilische) dago hiritik hurbil, Volga ibaian; 1941. urtean eraiki zuten. 4,580 km2 hartzen ditu urtegi artifizialak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.