Iosif Stalin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iosif Stalin
Иосиф Сталин
იოსებ სტალინი
Iosif Vissarionovitx Stalin
Иосиф Виссарионович Сталин
იოსებ ბესარიონის სტალინი
Iosif Vissarionovitx Djugaixvili
Ио́сиф Виссарио́нович Джугашвили
Ioseb Besarionis dze Jughashvili**
იოსებ ბესარიონის ძე ჯუღაშვილი
Iosif Stalin

1942ko Stalinen argazkia.


Coat of arms of the Soviet Union.svg
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako idazkari nagusia
1922ko apirilaren 3a – 1953ko martxoaren 5a
Aurrekoa Sortzeke zegoen kargua
Ondorengoa Nikita Khrustxev

Emblem of the Russian SFSR.svg
Sobietar Batasuneko Herri Komisarioen Kontseiluko presidentea
1941eko maiatzaren 6a – 1953ko martxoaren 5a
Aurrekoa Vyacheslav Molotov
Ondorengoa Georgy Malenkov

Sobietar Batasuneko Defentsarako herri komisarioa
1941eko uztailaren 19a – 1946ko otsailaren 25a
Lehen ministroa   Stalin bera
Ondorengoa Semyon Timoshenko

Sobietar Batasuneko Defentsako ministroa
1946eko otsailaren 25a – 1947ko martxoaren 3a
Lehen ministroa   Stalin bera
Ondorengoa Nikolai Bulganin

Estatu Defentsarako Batzordearen burua
1941 – 1945

Nazionalitateen herri komisarioa
1917 – 1923
Lehen ministroa   Vladimir Lenin

Jaiotza 1878ko abenduaren 18a
Gori, Errusiar Inperioa
(gaur egungo Georgia)
Heriotza 1953ko martxoaren 5a (74 urte)
Mosku, Sobietar Batasuna
Alderdi Politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Ezkontidea Ekaterina Svanidze (1903-1907)
Nadezhda Alilúyeva (1919-1932)
Erlijioa Batere ez (Ateismoa)
Sinadura Iosif Stalin-ren sinadura
**Stalinen jatorrizko izen-deiturak, georgieratik transliteratuak:
Ioseb Besarionis dze Jughashvili


Iosif Visarionovitx Jugaxvili[1] (errusieraz: Иосиф Виссарионович Джугашвили) —ezagunagoa Iosif Stalin goitizenaz (Иосиф Сталин)— (1878ko abenduaren 18a - 1953ko martxoaren 5a) sobietar politikaria izan zen. SESBeko bigarren buruzagi gorena izan zen, Leninen ondoren.

Ezizena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezbairik gabe, haren ezizen ospetsuena Stalin izan zen, hots, Altzairuz Egina edota Altzairuzko Gizona (stal hitzak errusieraz «altzairu» esan nahi du, Leninek berak erabilitako -in atzizkia gehituta). 1912an hasi zen Stalin deituratzat erabiltzen, boltxebikeek Tammerforseko (Finlandia) egindako biltzarraren ondoren, eta 1917. urteaz geroztik ezizen horrekin izan da ezaguna. Hala ere, bere hurbilekoek Soso ere deitzen zioten, gaztaroan bere olerkiak sinatzeko erabili ohi zuen Soselo izenaren laburdura (errusierazko Iosif izenaren georgierazko parekidea da). Bere buruari Koba ezizenez ere deitzen zion, izen hori baitzuen georgiar herri-heroi batek. Beste ezizen ezezagunago batzuk ere erabili zituen: David, Morti, Nijeradze, Chízhikov, Ivanóvich.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iosif Stalin Gori hirian (Georgia) jaio zen eta, 15 urte zituela, Tbilisiko apaizetxe ortodoxoan sartu zen. Aita Vissarion Jughashvili osetiarra zen; ama, Ketevan Geladze, georgiarra. Ideia iraultzaileak ezagutu zituen bertan eta 1898an ELASD (Errusiar Langileen Alderdi Sozial Demokrata) alderdian sartu zen. Handik urtebetera, apaizetxetik bota zuten, propaganda marxista egiteagatik eta hurrengo urteetan ekintza iraultzaileetan parte hartu zuen. 1903an, Siberiara bidali zuten, baina 1904an ihes egin zuen eta ELASDren alderdi boltxebikearekin elkartu. 1907-08 urteetan, berriz Siberian egon zen, baina ihes egin zuen berriz ere.

Agintean egon zen 30 urteetan ekintza asko egin ziren. Politikan, Leon Trotski agintetik aldendu zuten Sobietar Batasunaeko Alderdi Komunistaren (SBAK) 12. kongresuan Stalin idazkari nagusi hautatu zutenetik, herrialde bakar bateko sozialismoaren teoria eta talde disidenteek egindako iraultzaileen aurkako ekintza terroristak zirela medio, errepresio politikoa gogortu egin zen. Garai hartan, SESBen ziharduten talde erlijiosoen aurkako erasoak ere izan ziren. Bigarren Mundu Gerran aliatuen garaipenean izan zuen paper erabakiorra jokatu zuen, bai eta Europako ekialdeko herrialdeen okupazioa eta berauetan erregimen komunistak ezartzean ere. Ekonomian, herrialdearen aldaketa handia gertatu zen, nekazaritzako ekonomia izatetik ekonomia industrial garatua izatera pasa baitzen eta sozialismorantz gerturatu zen bost urteko planen bidez. Arlo horretan, garrantzitsua da lurraren jabetza komuna (kolkhozetan) eta kulaken — nekazari aberatsen— ezabatzea, gehienak Siberiara bidali baitzituzten. Nazionalizazio hori ez zen erabat ondo egin eta hasierako urteetan produkzioa jaitsi egin zenez, horrek gosetea ekarri zien sobietarrei.

Hil ondoren, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Biltzarrean (1956.an), Nikita Khrustxev-ek Stalinen krimen eta erroreak, haren "pertsonarekiko gurtzak" sortuak, salatu zituen eta desestalinizazio prozesua jarri zuen martxan. Besteak beste, haren gorpua Kremlinetik atera zuten.

Stalinek idatziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iosif Stalin Aldatu lotura Wikidatan