Rikers Island

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rikers Island airetik ikusia. LaGuardia Aireportua ere ikus daiteke
Rikers Islanden eta bertako presondegiaren ikuspegia

Rikers Island 167 hektarea edo 1,67 kilometro karratuko hedadura duen uharte bat da. New Yorken dago, hiri honetako Bronx eta Queens auzoen artean, East River ibaian. Gertu ditu LaGuardia Aireportua eta presondegia. Presondegia New York City Department of Correction delakoak administratzen du. Presondegi honen urteroko aurrekontua 860 milioi dolarrekoa da. 10.000 ofizial eta 1.500 zibil erabiltzen dituzte gehienezko 17.000 presoko edukiera batentzako. Estatu Batuetako errolda bulegoaren azterketaren arabera, zentruko biztanleria iraunkorra 12.780 presokoa zen 2.000n.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteak bere izena Abraham Ryckenen omenez jasotzen du, Long Islandera 1638an joan zen kolono herbeheretarra. Lurralde militar bezala erabilia izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren garaitik. Ryckenen ondorengoek uhartearen jabetza izan zuten 1884 arte, urte honetan New Yorkeko hiria saldu ziotelarik 180.000 dolargatik. Hiria, ordutik, presondegi bezala erabiltzen da.