Ringo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ringo
URL helbidea www.ringo.com
Webgune mota Argazkiak elkarbanatzea
Hizkuntza(k)Ingelesa, Alemaniera, Gaztelaniera, Frantzesa
Jabea Tickle Inc.
EgileaTickle Inc.
Argitalpen data2003
EgoeraItxita (2008ko ekainaren 30etik)

Ringo milaka helbide, telefono, mail-helbide, eta argazkiak gordetzea ahalbidetzen zuen agenda birtuala zen. Horrez gain, online komunitate bezala ere erabili ohi zen, lagun ezberdinekin loturak izan baitzitezkeen. 2008ko ekainaren 30an itxi zuten[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003 urtean Tickle.com enpresako kide batzuk Ringo-ren garapenarekin hasi ziren, fotoblog-en ñabardurez osatutako agenda konpleto bat egitea helburu zutelarik. Garai hartako fotoblog-en hazkundea zela medio, proiektuaren erdi aldean aldaketak egin zuten eta argazkiak elkarbanatzeko atributu hori, produktuaren ezaugarri nagusi bihurtu zuten.

Horrela, denbora tarte oso txikian milaka erabiltzaile kopuru oso altua lortu zuen.

2008ko ekainaren 30ean itxi zuten, erabiltzaileei argazkiak berreskuratzeko tarte bat eman ondoren.

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkiak konpartitzeko era oso segurua omen zen, aurretik lagun izateko gonbidapena jaso zuten erabiltzaileak bakarrik ikustea posible baitzen (hau da beste fotoblogetatik bereizten zuena). Erabiltzaile ezberdinak lagun bezala jartzeko, nahikoa zen gonbidapen bat luzatzea bai e-mail bidez, edota Ringo-ko kontura bertara.

Ez zuen argitalpen murrizketarik, non argazki bakoitzak 10 MB-erainoko kapazitatea okupatu zezakeen eta doako zerbitzua zen.

Argazki guztiak kontuan zeudenean, albumen bitartez antolatu ahal izango ziren, gai ezberdinetarako albumetan sartuta eta etiketak editatuta.

Hau guztia dela eta, blogari eta online komunitate osoan ospe handia lortu zuen, aurrez aipatutako abantailez gain, etiketen bidezko bilakuntzak egitea posible baitzen eta azken eguneraketak gunearen atarian azaltzen baitziren.

Aurrerapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken aurrerapen teknologikoei dagokionez, posible zen YouTubeko bideoak Ringo-ko kontuan sartzea. Kontura gehitzeko, nahikoa zen URL-a zehaztea, eta Ringo arduratzen zen gainontzekoaz. Honetaz gain, posible zen baita ere telefono mugikorretik zuzenean Ringo-ko kontura argazkiak gehitzea. Behin mugikorraren zenbakia baieztatuta, sms bidez bidalitako argazki guztiak Ringo-ko kontuan ikusiko ziren.

Teknologia hau Web 2.0 nabigazioaren adibide bezala har daiteke, social networking delakoaren eredu garbi bat baitzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Javier Pérez: "Ringo cierra"

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]