Edukira joan

Rinteln

Koordenatuak: 52°11′26″N 9°04′53″E / 52.1906°N 9.0814°E / 52.1906; 9.0814
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rinteln
Alemaniako hiri-udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
Saxonia Behereko barrutiSchaumburg
Posta kodea31737
Udalerri kodea03257031
Geografia
Koordenatuak52°11′26″N 9°04′53″E / 52.1906°N 9.0814°E / 52.1906; 9.0814
Map
Azalera109,02 km²
Altuera56 m
Demografia
Biztanleria25.721 (2022ko abenduaren 31)
341 (2021)
alt_left 13.123 (%51) (%49) 12.598 alt_right
Dentsitatea236 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia05152, 05751, 05754
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSławno eta Kendal
rinteln.de

Rinteln Alemaniako herri bat da, Saxonia Beherea estatuan eta Schaumburg barrutian kokatua dagoena, Weser ibaiaren ibarrean. Bertara, A2 alemaniar autobidetik hel daiteke.

Rinteln herriska 1150. urtean sortua izan zen, Weser ibaiaren iparraldeko ertzean. Beranduago, 1235ean, Neu Rinteln edo Rinteln Berria izeneko herriska hegoaldeko ertzean sortua izan zen. Azken hau da egungo herriaren jatorria. Iparraldeko zatia, 1350etik aurrera baztertua izan zen, izurri izurriteagatik. Herriska, herri gotorleku bat bihurtu arte hazi zen, Schaumburgeko kondeei hegoaldeko gotorleku bezala zerbitzatu ziena.

1621etik, 1810ean desagertu arte, Jérôme Bonaparteren agintepeko Westfaliar aginteak iraun zuen bitartean, Rinteln unibertsitatearen egoitza izan zen. Schaumburug 1640an banatu zenean, Rinteln, ekialdeko zatiko hiriburu bihurtu zen, Schaumburg izena mantendu zuena. Rintelneko Eulenburg, kondeen egoitza izan zen. Rintelnek konderriko hiriburu eta, beranduago, baita barrutikoa ere izateari utzi zionean, mugakidea zen Schaumburg-Lippe barrutian azaldu zen 1977an.

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]