Robert Sabatier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Robert Sabatier
Robert Sabatier.JPG
Bizitza
Jaiotza Paris1923ko abuztuaren 17a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Boulogne-Billancourt2012ko ekainaren 28a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea, gidoilaria eta literatura kritikaria
Lan nabarmenak Histoire de la poésie française • essay
Jasotako sariak
IMDb nm0754561

Robert Sabatier (Paris, Frantzia, 1923ko abuztuaren 17a - Boulogne-Billancourt, Frantzia, 2012ko ekainaren 28a) frantsesezko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaro gogorra izan zuen, eta gaztetan Frantziako Erresistentzian aritu zen. Tipografoa zen lanbidez, eta berak osatu zituen bere lehenengo bertso-taulak: Les Fêtes solaires (1955, Eguzki-festak); Les Poisons délectables (1965, Igar daitezkeen pozoiak), Les Châteaux des millions d'années (1969, Milioika urteko gazteluak), Icare et autres poèmes (1976, Icaro eta beste poema batzuk), l'Oiseau de demain (1981, Biharko txoria); Écriture (1993, Idazketa).

Bestalde, frantses poesiaren historia argitaratu zuen bederatzi liburukitan (1976-1982).

Sabatierren eleberrietan Olivier pertsonaia da protagonista: Allumettes suédoises (1969, Suediar poxpoloak), Trois sucettes à la menthe (1972, Hiru txupete mentan), Les Noisettes sauvages (1974, Hur basatiak), Les Fillettes chantantes (1980, Ume-abeslariak). Heroi hura agertu zen berriro David et Olivier (1986) eta Olivier et ses amis (1993, Olivier eta bere adiskideak) lanetan.

Beste lan batzuetan, ordea, kontakizunen bidez mundu miragarria eta alegoria bilatzen saiatuko da: Les Enfants de l'été (1978, Udako haurrak), Les Années secrètes de la vie d'un homme (1984, Gizon baten bizitzako ezkutuko urteak). Lan horietan eta ondorengoetan, hala ere, egilearen harridura-ahalmenak bizirik dirau: Le Livre de la déraison souriante (1991, Zentzugabekeria irribarretsuaren liburua), Le Cygne noir (1995, Beltxarga beltza), Le Lit de la merveille (1996, Miragarriaren ohea).

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alain et le nègre (Éditions Albin Michel, 1953)
  • Le marchand de sable (1954)
  • Le goût de la cendre
  • Boulevard
  • Canard au sang
  • La sainte farce
  • La mort du figuier (Richelieu Saria 1963)
  • Dessin sur un trottoir
  • Le chinois d'Afrique
  • Les années secrètes de la vie d'un homme (1984)
  • Les enfants de l'été (1978)
  • La Souris verte (1990)
  • Le Cygne noir (1995)
  • Le Lit de la Merveille (1997)
  • Le Sourire aux lèvres (2000)
  • Le Cordonnier de la rue triste (2009)

Olivier pertsonaia gisa hurrengo eleberrietan agertzen da:

  • Les Allumettes suédoises, Éditions Albin Michel, Paris (1969)
  • Trois sucettes à la menthe, Éditions Albin Michel, Paris (1972)
  • Les Noisettes sauvages (1974)
  • Les Fillettes chantantes (1980)
  • David et Olivier (1986)
  • Olivier et ses amis (1993)
  • Olivier 1940 (2003)
  • Les Trompettes guerrières (2007)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]