Edukira joan

Robert uhartea

Koordenatuak: 62°24′S 59°30′W / 62.4°S 59.5°W / -62.4; -59.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Robert uhartea
Bertako izenaRobert Island
Geografia
KokapenaAntartika
UhartediaHego Shetlandak
Azalera132 km2
Politika
Herrialdea Itun Antartikoa. Herrialde hauek eskatua:
Gizartea
Biztanleria0

Robert uhartea Antartikako Hego Shetlandak uhartediko uhartea da. Ingeles itsasarte estuak mendebaldean Greenwich uhartetik bereizten du eta ekialdetik Nelson itsasartek Nelson uhartetik bereizten du.

Ipar-mendebaldetik hegoaldera 18 km neurtzen du eta ipar-mendebaldetik hego-mendebaldera 13 km, izotz iraunkorrak ia erabat estaltzen du eta kostaldeak itsaslabarrak dira.

Itsasertzean Newell lurmuturra nabarmentzen da iparraldean, Labbé lurmuturra ipar-ekialdean, Robert lurmuturra hego-ekialdera, Prat lurmuturra hegoaldean, Carlota badia, Coppermine penintsula (izotz iraunkorrekoa) eta Clothier badia mendebaldean.

Txileko Luis Risopatrón aterpea (Copper Mine aterpe ohia) dauka, uhartearen mendebaldean dagoena.

Izena 1821eko hasieratik dauka eta bere erabilera nazioartean zabalduta dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]