Rolando kafetegiaren aurkako atentatua
Rolando kafetegiaren aurkako atentatua | |
---|---|
Mota | bonba erasoa erailketa |
Honen parte da | Euskadi Ta Askatasuna campaign (en) |
Data | 1974ko irailaren 13a |
Kokaleku | Calle del Correo, Madrid (en) |
Herrialdea | Frankoren diktadura |
Pertsona hilak | 13 |
Pertsona zaurituak | 71 |
Erantzule | Euskadi Ta Askatasuna |
Rolando kafetegiaren aurkako atentatua ETA-V erakundeak 1974ko irailaren 13n Madrilgo Correo kalean bonbaz eginiko atentatua da, zeinaren ondorioz 13 pertsona hil ziren eta 70 zauritu baino gehiago izan ziren.[1]
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ETAk Rolando kafetegian esertzen ziren polizia eta militarren kontra pentsatu zuen erasoa, antza, kafetegiaren aurrean Poliziaren egoitza nagusia baitzegoen. Rolando Kafetegia Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiko (DGS ospetsua) eraikinaren alboetako batean zegoen eta hango polizia ugari ibiltzen zen bertan. ETArentzat hango gehienek, baita zerbitzariak ere, loturak zituzten DGSrekin, eta han zebiltzan gehienak ere poliziak ziren.[2]
Aldiz, lehergailuak beste hainbat pertsona ere jo zituen. ETAk ez zuen bere gain hartu atentatua. Azkenean, ETAk 2018an bere egiletza aitortu zuen;[3] egileak 1977ko amnistiari esker ez zituzten inoiz epaitu. Batzuen iritziz, Rolando kafetegiko atentatuaren gaineko barne liskarrak ekarri zuen ETAren zatiketa ETA pm eta ETA m artean.
Hildakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamahiru izan ziren:
- Antonio Alonso Palacín
- María Jesús Arcos
- Francisca Baeza Alarcón
- Baldomero Barral Fernández
- María Josefina Pérez Martínez
- Antonio Lobo Aguado
- Luis Martínez Marín
- Concepción Pérez Paíno, DGTren langilea
- María Ángeles Rey Martínez
- Gerardo García Pérez
- Francisco Gómez Vaquero. Kafetegiko sukaldaria ospitalean hil zen.
- Manuel Llanos Gancedo
- Félix Ayuso Pinel, hil zen polizia bakarra, inspektorea zen. Bi urte eta lau hilabete geroago hil egin zen.
Egiletza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poliziak ETAri egotzi zion ardura baina erakundeak ukatu egin zuen esanez poliziak edo eskuinmuturra eragindakoa zela. 2018ko azken komunikatuan bere gain hartu zuen, biktima zibilei barkamena eskatzearekin batera.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Casanova, Iker; Asensio, Paul. (2006). Argala. Tafalla: Txalaparta, 161-162 or. ISBN 84-8136-142-9..
- ↑ https://www.argia.eus/albistea/rolando-kafetegiko-hamahiru-hildako-haiek-etam-eta-etapm-ren-zatiketaren-erdian
- ↑ (Gaztelaniaz) «ETA asumió en su último «Zutabe» 2.606 acciones y 758 muertes» (HTML) Gara (Donostia) 2018-11-6.
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/etak-lehergailu-bat-zartarazi-zuen-madrilgo-rolando-kafetegian-eta-zibil-ugari-hil-zituen
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xabier Letona, "Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian", Argia, 2024ko irailaren 13an.