Rolexgate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rolexgate
Irudia
Motapolice investigation (en) Itzuli
Denbora-tarte2024ko martxoaren 14a - 
HerrialdeaPeru
Dina Boluarte

Rolexgate edo Rolex afera Dina Boluarte Peruko presidentea inplikatzen duen ikerketa fiskal bat da; aferaren oinarria ondasun-aitorpenean erregistratu ez ziren luxuzko erloju, Rolex markakoak, alegia, eta osagarriak dira. Ikertzaileen arabera ustezko ustelkeria eta legez kanpoko aberastearen kasua izan daiteke. Boluartearen erantzunak momentuz ez dute inor asetu.[1]

Aferaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 18an, Ernesto Cabral Rojasek egindako La Encerronaren txosten batek eztabaida piztu zuen. Erreportain Dina Boluarte Zegarra Peruko presidentearen argazkiak erakusten ziren, tartean bilduma zabal bateko erlojuak zeramatzatela. Erlojuak luxuzkoak izanik, Hauteskunde Epaimahai Nazionalean deklaratu gabeak ziren. 14 erloju detektatu ziren, eta gero 17ra igo ziren. Duela gutxi egindako Rolex markako erloju batzuk identifikatu ziren eta horrek susmoak sortu zituen. Horrez gain, Ayacuchoko Gobernadore Erregionalari, Wilque Oscorimari, lotu zitzaion, ustelkeria-historia batengatik, epaileei gama altuko erlojuak oparitzeagatik.[2]

Martxoaren 20an, Ministerio Publikoak Dina Boluarteren aurretiko ikerketak hasi zituen, ustez bidegabeko aberasteagatik eta luxuzko Rolex erlojuen jabetzari buruzko informaziorik ez emateagatik. Fiskaltzak adierazi zuen Boluartek ez zituela ondasun horiek Hauteskunde Batzordearen aurrean deklaratu. Martxoaren 22an, Dina Boluartek Fiskaltzaren aurrean bere aurkako akusazioak argitzeko prest zegoela adierazi zuen, bere ondarean irregulartasunak egon zirela ukatuz. Bestalde, Casa Bancherok, Peruko Rolex-en banatzaile ofizialak, ukatu egin du Dina Boluarte bere bezeroa zenik edo erlojuak erosi zituenik.

Miaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 29an poliziak Dina Boluartek Surquillon duen etxean sartu ziren. Arratsaldean Gobernu Jauregian sartu ziren ere bai. Miaketak egiten ziren bitartean Boluartek ez zuen onartu poliziak objektuak eta ondareak konfiskatzea. Miaketetak erlojuak aurkitu ziren baina baita ere urrezko eskumuturrekoak.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerta daieteke Dina Boluartek lehendakaritza utzi behar izatea eskandaluaren ondorioz.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]