Root

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Root, Unix, Linux edo BSD bezalako Unix ingurune bateko sistemen administratzaileari edo supererabiltzaileari deritzo.

Bere eginkizuna gainontzeko erabiltzaile eta sistemaren arteko elkarrekintza bermatzea da, baimenak kudeatuz eta taldeetan sailkatuz, sisteman duen jarduera eta esparrua kontuan hartuz.

Gerta daiteke root erabiltzaileak gordetako zenbaitatuetara atzipen edo ikusteko aukerarik ez izatea. Adibide garbi bat erregistraturiko erabiltzaileen pasahitzak dira, baina ez da adibide bakarra.

Badira supererabiltzailearen jokaera emulatzeko moduak sistemaren atzipen totala maiz behar duten erabiltzaileentzat; oso ohikoa, erabilpen pertsonaleko sistemetako erabiltzaileentzat. Hau da, sudo edo gkdudo bezalako komandoak erabiliz, zeintzuk taldeen bidez kudeatuak izango diren segurtasun zuloak ekiditeko.

Supererabiltzaile anitz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa handietan ez da nahikoa supererabiltzaile bakarra sistemaren administraziorako. Hau da, administratzaile bat baino gehiago egoten dira, baina inola ere ez kontu berberarekin, root kontu bakarra baitago. Horrek pasahitzaren gaineko politikaren gainean oso ondorio larriak ekar litzake, aldaketak maiz egitea eta pasahitza isilpean gordetzea eragozten ditu eta.

Horren aurrean bi aukera daude: maila bereko administratzaile anitz jartzea edo administratzaile nagusi bat eta administratzaile laguntzaileak bereiztea. Lehen kasuan root kontuaz gain beste batzuk irekiko dira. Bigarren aukeran, ordea, administratzaile bakarra egongo da eta zenbait erabiltzaile arruntek lan pribilegiatu batzuk egin ahal izango dute, ala nola, segurtasun-kopien kudeaketa.