BSD

Wikipedia, Entziklopedia askea
BSD
Datuak
Izen laburraBSD
MotaUnixa
Erabilitako hizkuntzaingeles
Historia
Sorrera1977
AurrekoakUnix
Ondorengoak386BSD (en) Itzuli, BSD/OS (en) Itzuli, DEMOS (en) Itzuli eta NetBSD

Berkeley Software Distribution edo BSD sistema eragile bat da Unix-etik eratorritakoa, 1977tik 1995era bitartean Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) garatu zena[1].

Unix sistemaren lehenengo urteetan, sortzaileek, AT&T konpainiako Bell laborategiek, telekomunikazioen monopolioa zuten AEBetan; beraz, informatika-sektorean irabaziak lortzea ezinezkoa zen.[2]Hala eta guztiz ere, Kaliforniako Unibertsitateari (Berkeley) zein zenbait unibertsitateri iturburu-kodea erabiltzeko eta bere beharretara egokitzeko baimena eman zieten.

1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Berkeleyk aipatutako sistema erabili zuen sistema eragileei buruzko ikerketak egiteko. Baina AT&T-k, arrazoi komertzalak zirela eta, unibertsitaterari erabilera-baimena kendu zionean, unibertsitateak Unix sisteman oinarritutako bertsio bat sortzea sustatu zuen, haiek egindako ekarpenak erabiliz.[3] Hortaz, iturburu-kodea berridazteko erabakia hartu zen, gaur egungo BSDetan AT&T-k sortutako Unix kodearen lerro bakar bat egon ez zedin. Erabaki horrek sistema helburu akademikoetarako banatzea ahalbidetu zuen; eta denbora baten buruan, kopiari, banaketari edo aldaketari buruzko murrizketak ahalik eta gehien murriztea eragin zuen.

Unibertsitateak sortutako BSDa zaharkituta dago. Izan ere, gaur egun, BSD terminoa Berkeley Software Distributionetik eratorritako sistema eragile multzoari dagokio.

Berkeleyk garatutako sistemaren ondorengo sistema eragile batzuk SunOS, FreeBSD, NetBSD eta OpenBSD dira. Hauek, era berean, zenbait sistema eragile jabe erabili dituzte. Esate baterako, Apple-ren macOS eta iOS sistemak horietatik eratorriak dira[4], Microsoft Windowsek bere TCP/IP kodearen zati bat erabiltzen zuen[5], eta FreeBSD kodea PlayStation 4[6] eta Nintendo Switch[7][8] sistemetako sistema eragilea sortzeko ere erabili zen.

Horrez gain, BSDek ere ekarpen handiak egin ditu sistema eragileen arloan, hala nola:

  • Eskariaren arabera orrikatutako memoria birtualaren erabilera.
  • Lanen kontrola.
  • Fitxategi-sistema azkarra (Fast File System, FFS).
  • TCP/IP socketen protokoloa, Interneten oinarria osatzen dutenak. (TCP inplementazio gehienak 4.4 BSD-Lite-tik eratorriak dira).

BSD Lizentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Software hau libreki banatzen da, BSD lizentziarekin. Berkeleyk distribuzioaren iturburu-kodea argitaratu zuen BSD lizentziapean. Lizentzia honek ia mugarik gabeko programen kodea erabili eta banatzeko aukera ematen du, egileen onarpena izan ezik. Kodea aldatu, doan banatu edo saldu egin daiteke, eta kodearen bertsio pribatiboak ere sor daitezke (hau da, programa exekutagarriak koderik gabe bana daitezke). Izan ere, GNU Lizentzia Publiko Orokorrak ez bezala, BSD lizentziak iturburu-kodea bere jabe-programak garatzeko erabil ditzake, betiere arau jakin batzuk betez gero. Gainera, BSD proiektuarekin zerikusirik ez duten beste programa batzuek ere erabiltzen dute lizentzia hori, edo beste batzuek semblanteena.

Berrikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BSDk eragin handia izan zuen Unixen garapenean. Aldaketak egin dira kernelean, eta sistema beste modu batera ere nabarmen zabaldu da.

Hona hemen berrikuntza nagusiak:

  • Interneteko protokoloaren implementazioa.
  • Socket interfazea: sarea programatzeko beste sistema batzuetan erabilitzen den programazio-interfazea.
  • Memoria birtualaren kudeaketa.
  • Komando berriak: shell C csh, vi testu-editorea, rsh, rexec eta rcp, besteak beste.
  • Seinale berriak (15 orain arte): Berkeleyren lan-kontrolak SIGSTOP eta SIGCONT eman zituen.
  • Daemon berriak, hala nola B kronometratua eta sendmail.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unix sistemen eboluzio sinplifikatua

Ondoren, Berkeley Software Distribution-en historia azalduko da, UCBk Bell Laborategiek garatutako Unixen kopia eskuratu zuenetik, 4.4-Lite2 bertsiora arte.

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an, Berkeleyko Unibertsitateak AT&T-k garatutako Unix sistema eragile berriaren 4. edizioa jaso zuen. Hura C-n berridatzi berria zen, C garapen-sistema sistemaren parte zen. Momentu hartan, sistema Digital Equipment Corporation-ek (DEC) zuen PDP-11 motatako makina batean exekutatzen zen, baina sistemaren hedapena berehala hasi zen. 1976an lana azkartu egin zen; Ken Thompson-ek, Unixeko garatzaile batek, Berkeley bisitatu baitzuen. Gainera, bitartean, 5. eta 6. edizioak ere argitaratu ziren.

1977an Bill Joyk, garai hartako ikaslea, luzapenak eta aldaketak laburbildu zituen, eta kanpoko alderdi interesatuen eskura jartzeko, zinta magnetiko batean jarri zituen. Hau Berkeley softwarearen lehen banaketa izan zen.

1978rako hainbeste zati berri gehitu ziren, non Berkeley softwarearen bigarren banaketa (2BSD) sortu baitzen. Honek VI testu-editorearen lehen bertsioa zuen.

VAX ordenagailuak eta DARPA eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VAX-11/780

Bitartean, DECk VAX (Virtual Address Extension) izeneko prozesadore-lerro berri bat abiarazi zuen, lehen ordezkaria VAX-11/780 izan zena. Hasieran PDP-11rako hedadura gisa pentsatu zen. Hala ere, VAX bere prozesadore-linea propio bihurtu zen; eta hori dela eta, DECek PDP makinak ez saltzea pentsatu zuen. AT&T-k Unix V7 VAX prozesadorera (32/V bertsioa) egokitzen zuen ataka bat sortu zuen arren, horrek ez zuen memoria birtualaren administrazioa onartzen. Beraz, Berkeleyk 2BSD VAX-11/780 sistemara egokitu zuen, memoria birtualaren administrazioa inplementazioa ahalbidetuz. VAX makinetarako, 1979an 3BDS agertu zen eta 1980an 4BDS. PDP-11rako BSD bertsioen garapenak 2BSD-rekin jarraitu zuen, modu independentean, 64 KBeko helbide-espazioa txikiegia baitzen bertsio berrietarako.

1980an AEBetako Defentsa Departamentuko ikerketa sailarekin DARPA kontratu bat sinatu zen. Kontratu horren arabera, 3BSD eta 4BSD DARPAren garapenetarako oinarri bihurtu beharko lirateke, batez ere sareen arloan. Horren ondorioz, TCP/IP protokoloak BSD aldaeretan integratu ziren.

Aldi berean, AT&T-k bere V7. edizioa System III-ra eta ondoren System V-era garatzen eta merkaturatzen jarraitzea erabaki zuen. Beraz, Berkeleyren bertsio berria ez zen 5BSD deitu, 4.1BSD baizik, nahasketak saihestu zitezen. 4.1BSD-rekin eta 4.1a, 4.1b eta 4.1c barne-bertsioekin sistemaren errendimendua hobetu zen, TCP/IP protokoloak gehitu ziren eta sare-tresnak garatu ziren (rsh, rcp). Horrek eta Berkeleyk sortutako hainbat baliagarritasunek Sun, DEC eta beste hardware fabrikatzaile batzuk Unixen bertsioak BSDren gainean eraikitzera bultzatu zituzten, eta ez AT&T-ren System V ofizialaren gainean. Horrela, BSD arlo akademiko eta militarrean finkatu zen[9]. AT&T-k garapen horiek bere System V. produktuan sartu zituen. Izan ere, Berkeleyren banaketak oraindik AT&T-ren iturburu-kodea zuen; hortaz, AT&T-k lizentzia garestia erostera behartzen zuen Berkeleyren kodea erabiltzen zuen edonor.[10]

Komertzial era[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorakada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordenagailu-fabrikatzaileek Berkeleyren software-banaketa hartu zuten eta haien makinetara egokitu zuten. 1982an, Bill Joyk Sun Microsystems enpresa sortu berria aldatu zuen, urte berean BSDan oinarritutako SunOS sistema eragilearen lehen bertsioa kaleratu zuena. Bere garapen historian zehar, SunOS System V-en funtzio askorekin handitu zen, baina luzaroan ez zituen bere BSD sustraiak ukatu.

1983an, DECk Ultrix-11 atera zuen PDP-11rako, eta gero Ultrix-32 VAX ordenagailuetarako. Ultrix ere BSDan oinarritu zen. Geroago, DECk erabilitako MIPS prozesadoreetara eraman zuten bere lan-estazioetara.

Unixen beste fabrikatzaile batzuek ere BSDaren zatiak erabili zituzten. 1988tik aurrera, NeXT-k BSD sistema bere NeXTStep sistema eragilerako erabili zuen, baina Mach mikrokernel batekin. System V-k ere gradualki hartu zuen BSD kodea, Unix sistema horien oinarria osatuz.

Kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990 inguruan DECk Alpha mikroprozesadorea merkaturatu zuen, VAX eta MIPS produktuak ordezkatzeko asmoz. Aldi berean, Ultrixen ondorengo garapena gelditu zen, OSF/1 berria, Unixen klon bat, Alphan eskaini baitzen.

1988an Sun-ek aliantza bat egin zuen AT&T-rekin eta bere SunOS-a ere System V-era eraman zuen BSD hedapenekin. 1992an SunOS5 agertu zen (baita Solaris 2 ere), BSDren ondorengo zuzena ez zena.

Hau System V-ra aldatu zen Unix-en azken fabrikatzailea izan zen, baina Unix sistema guztiek oraindik BSDren zati handi bat erabiltzen zuten, BSDk sartutako komandoak eta TCP/IP sarearen inplementazioa barne.

Aurrerapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berkeleyk bere tradizioari eutsi eta banaketa are gehiago garatu zuen. 1983an 4.2BSD kaleratu zen eta 1986an 4.3BSD. VAX prozesadoreen ordez beste sistema batzuk jarri behar ziren, 4.3BSD-Tahoe-n (1988) nukleoa zati eramangarri eta makinaren menpekotasuna duenetan banandu zen. 1990ean, 4.3BSD-Reno kaleratu zen, besteak beste, Mach mikrokernela onartzen zuena.

4.3BSD PDP-11 makinetara ere egokitu zen, eta 1992an 2.11BSD gisa kaleratu zen. 250 KBeko kernela PDPko 64 KBko helbideen espazio bakarrari esleitu zitzaion, teilakapen teknikak erabiliz.

BSD eta AT&T-k sortutako Unix iturburu-kodea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadaren amaieran, Berkeleyk hainbeste hedapen gehitu zituen, non AT&T-ko Unixen iturburu-kode  gehiena bere bertsio propioekin ordezkatua izan baitzen. BSDn oinarritutako Unix-bertsioen fabrikatzaileek AT&T-ren System V lizentzia garestia erosi behar zuten oraindik gainerako zatientzat. Sarearen inplementazio osoa Berkeleyk egin zuenez gero, beste fabrikatzaile batzuk ere Berkeleyren garapenei buruz interesatu ziren, baina AT&T lizentziarik eskuratu behar izan gabe. Beraz, 1989an, unibertsitateak Networking Release/1 eman zuen, AT&T koderik gabe Berkeleyk identifikatutako fitxategi guztiak biltzen zituena. Hala eta guztiz ere, bertsio honek ez zuen sistema eragile osoa irudikatzen.

1991n Networking Release/2 agertu zen. 1992an, Bill Jolitzek sei fitxategi baino ez zizkion gehitu bertsio honi, eta adabaki bat atera zuen; horren ondorioz, Intel 80386 prozesadoreetarako sistema eragile oso eta aurreratu bat sortu zen, 386BSD izenekoa.

1992an ere, Berkeleyko Unibertsitateak sortutako enpresa bat, Berkeley Software Design Inc izenekoa (BSDi), Networking Release/2 merkaturatzen hasi zen, sistema eragilera ere hedatu zena. Sistema "Unix" izenarekin merkaturatu zuten, iturburu-kodea barne, 995 dolarreko prezioan. Unix System Laborategiek (USL), AT&T-ko dibisio batek, BSDi eta unibertsitatea auzitara eraman zituzten saltzeari utzi zezaten, haien iturburu-kodea erabiltzen baitzuten[11]. Hala ere, kautelazko neurria ukatu zen.

Demanda horren bitartean, AT&T-k Berkeleyren iturburu-kodea hartu (legezkoa zen BSD lizentziapean), eta Berkeleyren egiletza iturburu-kodetik eta dokumentaziotik kendu (BSD lizentziak debekatzen duena) zuela ohartu ziren. 1994an AT&Tk Berkeleyren egiletza bere fitxategi berrezarri behar izan zuenean demanda amaitu zen. Berkeleyk Networking Release/2-k zituen 18.000 fitxategietatik hiru ezabatu eta aldaketa txiki batzuk egin behar izan zituen. Merkaturatzea Unixen iturburu-koderik gabe izan zen.

Urte berean, Berkeleyk 4.4BSDLite bertsioa kaleratu zuen Networking Release/2-ren ondorengo gisa. 1995ean, Berkeley Software Distribution-en azken bertsioa eman zen: 4.4BSDLite2 izenekoa. 4.4BSDLite eta Lite2, 386BSDrekin batera, NetBSD, FreeBSD eta, handik gutxira, OpenBSDren oinarri bihurtu ziren.

BSDik bere sistema garatzen eta merkaturatzen jarraitu zuen BSD/OS izenarekin. 2001ean BSDi Kaliforniako Wind River Systems enpresak erosi zuen.

Bertsio historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsioa Argitalpen-data Oharrak
BSD 1977
  • Bill Joyk garatutako BSD Unixen lehenengo bertsioa
  • PDP-11rako euskarria
  • Programak: Pascal, ex
2BSD 1978
  • Aurrerapena (PDP-11)
  • Programak: vi
3BSD 1979
  • 2BSD VAX-era eraman
  • Memoria birtualaren lehenengo kudeaketa
4BSD 1980
  • Ondorengo garapena (VAX)
  • Programak: posta, lan-kontrola
2.8BSD 1981
  • Aurrerapena (PDP-11)
4.1BSD 1981
  • Ondorengo garapena (VAX)
  • Hainbat errendimendu-hobekuntza
4.1BSDx 1982
  • Barne-bertsioak: BSD4.1a, BSD4.1b, BSD4.1c
  • Sarearen hobekuntzak
  • Hainbat errendimendu-hobekuntza
2.9BSD 1983
  • Aurrerapena (PDP-11)
4.2BSD 1983
  • Fitxategi-sistema berria, TCP/IP
4.3BSD 1986
  • Sare sendoaren implementazioa
  • Hainbat errendimendu-hobekuntza
4.3BSD Tahoe 1988
  • Kernelaren zati eramangarriak eta makina-mendekotasuna daukatenak bereiztea
2.10.1BSD 1989
  • Azken bertsioa eta jatorrizko PDP-11ren garapena
4.3BSD-Net/1 1989
  • Sare-sustapena/1
4.3BSD Reno 1990
4.3BSD-Net/2 1991
  • Sare bertsioa/2 (4.3BSD-Lite ere )
2.11BSD 1992
  • 4.3BSDtik PDP-11rako egokipena
BSD/386 1992
  • Berkeley Software Design-en sustapen komertziala Intel i386 prozesadorez bateragarria.
386BSD 1992
  • Bill Jolitzek 4.3BSD-Lite Intel i386 prozesadoreetara eraman zuen.
4.4BSD Lite 1994
  • AT&T-k sortutako iturburu-kodearen lehenengo bertsio librea. (4.4BSD-Encumbered ere)
BSD/SO 1994
4.4BSD Lite2 1995
  • BSDren azken bertsioa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Why you should use a BSD style license for your Open Source Project» FreeBSD Documentation Portal (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  2. Kersken, Sascha. (2009). IT-Handbuch für Fachinformatiker der Ausbildungsbegleiter ; [EDV-Grundlagen, Netzwerktechnik, Programmierung ; praxisorientiertes Lehr- und Nachschlagewerk ; für Fachinformatiker der Bereiche Anwendungsentwicklung und Systemintegration. ] (4., aktualisierte und erw. Aufl. argitaraldia) ISBN 978-3-8362-1420-9. PMC 426147034. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  3. «Groklaw - AT&T-Regents of the U. of California -- The 1983 Educational License - PDF and text» www.groklaw.net (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  4. «BSD Overview» developer.apple.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  5. «Anti-Myths: Actually, Windows DOES use some BSD code [LWN.net»] web.archive.org 2018-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  6. «Open Source Software used in PlayStation®4» web.archive.org 2017-12-12 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  7. «任天堂製品に関連するオープンソースソフトウェアのソースコード配布ページ|サポート情報|Nintendo» web.archive.org 2020-07-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  8. «Nintendo Switch runs FreeBSD - FreeBSDNews.com» web.archive.org 2020-07-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  9. Tanenbaum, Andrew S.. (2009). Moderne Betriebssysteme. (3., aktualisierte Aufl. argitaraldia) ISBN 978-3-8273-7342-7. PMC 391381881. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  10. Handbuch zur Unix-Systemverwaltung. 2001 ISBN 978-3-8272-6238-7. PMC 76314497. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  11. «Documents about USL vs. BSDI» www.bell-labs.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]