Roscommon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Roscommon
Ros Comáin
 Irlandako Errepublika
Roscommon - Main Street - geograph.ie - 1969015.jpg
Roscommoneko kale nagusia
Logo-contea-Roscommon.png
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Connacht.svg Connacht
Flag of county Roscommon.svg Roscommoneko konderria
Posta kodea RN
Geografia
Koordenatuak 53° 38′ 00″ N, 8° 11′ 00″ W / 53.6333°N,8.1833°W / 53.6333; -8.1833Koordenatuak: 53° 38′ 00″ N, 8° 11′ 00″ W / 53.6333°N,8.1833°W / 53.6333; -8.1833
Roscommon hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Roscommon
Roscommon
Roscommon (Irlandako Errepublika)
Azalera 2.463 km²
Altuera 80
Demografia
Biztanleria 5.693 bizt.
Dentsitatea 2,31 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC±00:00
http://www.carrickonshannon.ie/ www.carrickonshannon.ie

Carrick-on-Shannon (irlanderaz Ros Comáin) Irlandako Roscommoneko konderriko hiriburua da. 5.693 biztanle ditu (2011).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Ros Comáin izenak "San Comanen basoa" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 2000 urte inguruko aztarnak aurkitu dira indusketetan, zehazki esanda urrezko lepokoa eta bi disko.

Coman mac Faelchon abadeak V mendean monasterioa eraiki zuen bertan eta Roscommoneko apezpikua bihurtu zen. Probintziako nagusi izan zen Connachta dinastiaren sorlekua da Roscommon. XIII mendean Felim O' Connor Connachteko erregeak dominikarrentzako abade-etxea eraiki zuen eta bertan lurperatu zuten bera 1265ean. Abade-etxeak ez zuen zorte handirik izan 1270an suak eta 1308an tximistak asko kaltetu baitzuten eta Lord Audleyk jasotako dirua gerrarako erabiltzean monasterioa bertan behera gelditu zen.

Garai hartakoa da Roscommon gaztelua ere, 1269an eraiki baitzen. 1340an O’Connortarrek eskuratu zuten eta bi mendez beraiena izan zen 1569an ingelesek hartu eta Sir Nicholas Malbieren esku utzi zuten arte. 1645ean irlandarrek gaztelua hartzea lortu zuten baina Oliver Cromwellen soldaduek 1652an berreskuratu zuten. Azkenik 1690an erre egin zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Roscommoneko gaztelua
  • Roscommoneko abade-etxea

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roscommon Aldatu lotura Wikidatan