Athlone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Athlone
Baile Átha Luain
Urbes Stant Legibus
Athlone Ireland and river Shannon.jpg
Athlone coat-of-arms.png
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Leinster.svg Leinster
Flag of the counties of Galway and Westmeath.svg Westmeatheko konderria
Flag of county Roscommon.svg Roscommoneko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Geografia
Koordenatuak 53° 26′ 00″ N, 7° 57′ 00″ W / 53.4333°N,7.95°W / 53.4333; -7.95Koordenatuak: 53° 26′ 00″ N, 7° 57′ 00″ W / 53.4333°N,7.95°W / 53.4333; -7.95
Athlone hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Athlone
Athlone
Altuera 56 m.
Demografia
Biztanleria 15,558 biztanle (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 90
Webgunea www.athlone.ie http://www.athlone.ie www.athlone.ie

Athlone (irlanderaz An Baile Átha Luain), Irlandako Errepublikaren erdialdean dagoen hiria da, Roscommon eta Westmeatheko konderrien artean eta beraz Connacht eta Leinster eskualdeen artean dago, hala ere 1898an alde historikoa Westmeathi zegokiola erabaki zuen udalbatzak. Shannon ibaiaren ertzean kokatzen da, Lough Reeren hegoaldean. 15.558 biztanle ditu (2011).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko 'An Baile Átha Luain izenak "Luainen pasabideko herria" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kilometro askotan dagoen Shannon ibaiaren pasabide natural bakarra izanik, Athlonen berehala gaztelua eraiki zen, eta honetan dago herriaren jatorria. XII mendean zubia egin zen eta hau kontrolatzeko eraiki zen gaztelua Turloch Mór Ó Conor buruzagiak. Anglo-normandiarren erasoak jasan zituen eta inbaditzaileek gotorleku berria jaso zuten aurrekoaren gainean.

XVII mendeko gerratan irlandarrak jabetu ziren gazteluaz baina Charles Coote ingelesak berreskuratu zuen 1650an. 1690ean Bederatzi Urteko Gerraren barnean jakobitak zeuden Athlonen eta Gillen III.aren gudaloste ingelesen setioa jasan zuen herriak. 1691ean errenditu eta ihes egin behar izan zuten. Gaztelua ia erabat suntsiturik gelditu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sean's Bar: Errekorren Guinness Liburuaren arabera Europako pubik zaharrena da, 900 urtekoa hain zuzen ere.
  • San Pedro eta San Paulo eliza
  • Ree aintzira

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Athlone Aldatu lotura Wikidatan