Rossetti-ren obsesioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


Rossetti-ren obsesioa
Datuak
Egilea Ramon Saizarbitoria
Generoa Eleberria
Argitaratzailea Erein
Herrialdea Euskal Herria
Bilduma Narratiba
Orrialdeak 194
ISBN 84-7568-959-3

Rossetti-ren obsesioa Ramon Saizarbitoriak idatzitako zortzigarren eleberria da. Nobela labur hau Gorde nazazu lurpean liburuan jaso eta, baita ere, nobela independente bezala argitaratu izan zen. Gorde nazazu lurpean liburuan narrazio hauek biltzen ziren: Gudari zaharraren gerra galdua, Bi bihotz, hilobi bat, Marcel Martinen aitatasun ukatua, Asaba zaharren baratza eta Rossettiren obsesioa. Guztien hari amankomuna heriotzaren inguruko kezka da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri honetan Saizarbitoriak pertsonai gris baten bizitza kontatzen digu. Protagonista Juan Martin da.Behin baino gehiagotan bere lan nagusia Gastronomía y paisaje enkarguzko liburua dela azalduko digu. Idazle horrek bi emakume ezagutuko ditu: Eugenia, lehendabizikoa, madrildarra petoa. Victoria, bigarrena, arte munduarekin lotuta dagoen emakume interesgarria. Eugeniarekin testu erotiko labur bati esker arrakasta handia lortu zuen eta, orain, Victoria ezagutzerakoan, arrakasta bera lortu nahi du baina horretarako hasierako testua eskuratu nahiko du. Datu horrek Dante Gabriel Rossettirekin paralelismo berezi bat ezarriko du ezen margolari horren emaztea hil egin zenean bere poema guztiekin batera lurperatu zuen; denborarekin, ordea, poema horiek berreskuratzeko beharra sentitu zuen eta horretarako emaztearen hilobia irekitzeko agindua eman zuen. Antzeko sentimenduak adierazten ditut nobelaren protagonistak, Eugeniarekin erabilitatoa lortu nahian.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur Apalategik eleberri horrekin zuzenean lotuta dagoen ipuin bat idatzi du, “Bernardo eta Ramon”, Fikzioaren izterrak (Susa, 2010) liburuan jasota. Narrazio horretan euskaldun batek munduko ahalegin guztiak egingo ditu nobela horren itzulpena Frantziako editore garrantzitsu batek irakur dezan. Apalategiren ipuinean, testuartekotasunarekin jolasean, Saizarbitoriaren eleberrian moduan, ironia eta erotismoa nahastuta azaltzen zaizkigu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gorde nazazu lurpean. Bakanak bilduma, 1.zk. Donostia: Erein, 2000.ISBN: 84-7568-933-7.
  • Rossettiren obsesioa. Narratiba bilduma, 34.zk. Donostia: Erein, 2001.ISBN: 978-84-7568-959-3.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]