Rue de Moulinsen saloia
Rue de Moulinsen saloia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Henri de Toulouse-Lautrec |
Sorrera-urtea | 1894 |
Izenburua | Au Salon de la rue des Moulins |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta cardboard (en) |
Dimentsioak | 111,5 () × 132,5 () cm |
Genero artistikoa | genero-artea |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Kokapena | |
Lekua | Toulouse-Lautrec Museoa |
Bilduma | Toulouse-Lautrec Museoa |
Inbentarioa | MTL.180 |
Rue de Moulinsen saloia, baita ere Rue de Moulinsen burdeleko saloian (frantsesez: 'Salon de la rue des Moulins'), Henri de Toulouse-Lautrec margolari frantsesak 1894 eta 1895ean egin zuen lana da. Margolana Frantziako Albiko Toulouse-Lautrec Museoan erakusten da. Tamainua hau da: 111,5 × 132,5 zm.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toulouse-Lautrec burdeletan ibiltzen zen, Parisko Moulins kalean zegoen honetan bezala. Bezero bezala joaten zen, baina baita lekuko bezala ere, askotan bere lehengusu Tapie de Celeyran doktorearekin batera. Batzuetan, aste osoak igarotzen zituen haietako batean, prostituten eguneroko bizitza margotzen eta zirriborratzen. Artistaren gustuko gaia zen; bere lanetan XIX. mendeko Parisko gauaren benetako testigantza grafikoa utzi zuen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toulouse-Lautrecek zenbait zirriborro egiten zituen behin betiko pinturak egin aurretik. Lan honetan prostituta batzuk ikusten dira bezeroen zain, belus gorriko dibanetan. Mototsa goian duen eta lepo altuko soineko arrosa duen irudia, beste emakumeen arropa arinarekin kontrastatzen duena, "Gobernaria" edo "madame" da, emagalduei begirada ebaluatzaile baina ia errukiorra zuzentzen diena. Bere posizioak tentsioa adierazten du; kezkatua dirudi.[2]
Bere ondoan, Mireille dago, margolariaren gogokoena, soineko urdin batekin eta takoizko zapatekin, lasai-lasai eserita. Bere irduia margolanaren erdigunea da. Lan honetan ere nola Toulouse-Lautrecek atseginago irudikatzen zituen prostitutak bezeroak eta proxenetak baino ikus daiteke.
Kolorea da nagusi koadro honetan. Konposizioa, nolabait, deszentratua dago, espazio huts zabalak utziz. Atzetik, irekidura batetik, argia sartzen da eta horrek margolanari sakontasun sentsazioa ematea lortzen du. Argiak prostituten aurpegietan eta lepoetan jotzen du; haien aurpegiak, berriz, ilunpean geratzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ P. F. R. Carrassat, Maestros de la pintura, Spes, 2005. ISBN 84-8332-597-7
- ↑ Victoria Charles, Joseph Manca, Megan McShane, 1000 Chefs-d'œuvre de la peinture, Parkstone International, 2014, 389 or.