Runavík
| Runavík | |
|---|---|
| giza kokalekua | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Eskualde autonomoa | |
| Posta kodea | FO 620 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 62°06′34″N 6°43′09″W / 62.1094°N 6.7192°W |
![]() | |
| Azalera | 82 km² |
| Altitudea | 0 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 584 (2020) |
| Informazio gehigarria | |
| Sorrera | 1916 |
| Hiri senidetuak | Ísafjörður, Hjørring Municipality (en) |
| http://www.runavik.fo/ | |
Runavík, Faroe uharteetako hirugarren hiri handiena da. Eysturoy uhartearen hegoaldean dago
baina udalerriak erdi eta iparraldeko lur batzuk ere hartzen ditu. Skálafjørður (Skáliko fiordoa)-ren ertzean kokaturik dago.
Udalerria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Runavík herriak berak 488 biztanle baino ez ditu, baina guztira 15 herriren arteko elkarketa da udalerria. Handienak Saltangará (910), Skáli (664), Runavík (488) eta Glyvrar (388) dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Runavík Skálafjørður fiordoko herririk berriena da, 1916an sortu baitzuen Hans Tausenek, eta Runavík izena 1938an hartu zuen. Ondoan dagoen Nes eta Toftir herriekin batera Faroetako eskualde jendetsuenetakoa osatzen du.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industria guztia arrantzarekin erlazionatua dago. Izokina esportatzen du bereziki. Turismorako hotel pare bat eta jatetxeak ere baditu. Azkenik, petrolio indusketak egiten hastekoak dira.
