Russian Five

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Russian Five, Red Army edo The Big Red Machine, euskaraz Bost Errusiarrak, Armada Gorria edo Makina Gorri Handia, 1994-1998 artean, AEBetako NHLko Detroit Red Wings taldean jokatutako Sergei Fedorov, Slava Fetisov, Slava Kozlov, Igor Larionov eta Vladimir Konstatinov errusiar izotz hockey jokalariek jaso zuten ezizena da.

Aurrez, 1980ko hamarkadan, HC CSKA Mosku eta Sobietar Batasuneko izotz hockey selekzio nazional ia garaitezinean jokatuak ziren. Ondoren, 1991ko Sobietar Batasunaren desegitearekin batera AEBetara Amerikar ametsa betetzera joan ziren.

Hasiera batean, bost errusiarrek estatubatuar talde banatan jokatu zuten, beren joko dotorearengatik estatubatuar jokalari astarkirtenen artean andereak ziruditela, baina ez zuten emaitza onik ateratzen eta estatubatuar ikusleak ere ez zeuden "sobietar etsaiak" txalotzearen alde. Baina, Detroit Red Wings taldeak bostak fitxatu eta beren kaxara eta joko estiloan jokatzera lagatzea erabaki zuenean, gauzak goitik behera aldatu ziren, jada ez baizitzaien estatubatuar estiloa derrigorrean ezartzen. Errusiarrek estatubatuarrek ez bezala, izotz hockeyean jokatzeko askoz ere estilo teknikoagoa zuten, pastilla futbolean bezala alde batetik bestera eta jokalaratik bestera azkar mugituz eta arerioak engainatuz, azkenean atera jaurtiz. Aldiz, estatubatuarren estiloa askoz ere zuzen eta oldarkorragoa zen.

Honela, bost errusiarrek 1997ko Stanley Cup txapelketa nagusitasun osoz irabaztea lortu zuten.