Sobietar Batasunaren desegitea

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sobietar Batasunaren desegitea
Irudia
Motadissolution of an administrative territorial entity (en) Itzuli : Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
end cause (en) Itzuli
Data1991ko abenduaren 26a
KokalekuSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HerrialdeaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
KausaInternational Federation for Victory Over Communism (en) Itzuli
Honen ondorioaErrusia-Ukraina gerra
1991 Errusiar Federazioaren barne-banaketa.[1]

Sobietar Batasunaren desegitea herrialde haren ekonomia, egitura soziala eta politikoa desegin zituen prozesua izan zen. 1991ko abenduaren 25ean Gobernu Federala desegitea eragin zuen, eta Sobietar Batasuneko kide ziren errepubliken independentzia. Hauek izan ziren estatu berriak:

Hainbat hamarkadaz, SESBek garapen militarra bultzatu zuen ekonomia ahaztuz eta ez zegoen hazkunde ekonomikorik. Huts egindako erreformen saiakerek, ekonomia geldiak eta Afganistango gerrak arrenkura sortu zuten biztanlerian, batez ere Errepublika Baltikoetan eta Ekialdeko Europan. Mikhail Gorbatxoven erreformak egiteko saiakerak, perestroika eta glasnost izenekoak, Moskuko gobernuaren aurkako kritikak sortu zituzten. Gainera, 1985ean eta 1986an petrolioaren prezioa jaitsi eta ale erosteko behar zituzten dibisak desagertu ziren[2]. Errepublika batzuetan nazionalismoa berpiztu zen, independentziaren aldeko ahotsak ugarituz.

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Perestroika
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Sortzen ari zen egoerak ez zuen ez hanka ez buru. Sobietar Batasunak, altzairu-, lehengai-, erregai- eta energia-ekoizlerik handienak, baliabide horien eskasia zuen, behar ez bezala eta xahukeriaz erabiltzen ari zirelako bereziki. Nahiz eta jateko zereal-ekoizle nagusietako bat izan, urtero-urtero milioika tona erosi behar izaten zuen pentsuak egin ahal izateko. Mila biztanleko mediku eta ospitale-ohe proportziorik handiena dugu eta, aldi berean, gure osasun-zerbitzuek hutsune nabarmenak dituzte. Gure koheteek Halley kometa aurki dezakete edo Artizarreraino hel daitezke hutsik egin gabe; baina lorpen zientifiko eta teknologiko horiekin batera, nabarmena da izugarrizko eraginkortasun falta dugula, lorpen zientifiko horiek ez baititugu erabiltzen gure behar ekonomikoak konpontzeko. Esaterako, sobietar etxeetako tresna gehienen kalitatea oso eskasa da.

Mikhail Gorbatxov

1987

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


1991ko abuztuan estatu-kolpea porrot egin ondoren, ustekabean lasterragotu ziren gertakariak. Gorbatxovek abenduaren 25ean dimititu zuen,[3] eta hurrengo egunean Sobiet Nagusiak batasunaren desegitea onartu zuen[4], Errusia nazioartean bere ordezkaria izanik[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
  2. Gaidar, Jegor. (2007). The Soviet Collapse: Grain and Oil. Washington, D.C.: American Enterprise Editor for Public Policy Research, 1 or..
  3. a b «Gorbachoy dimite y entrega el 'botón nuclear» El País 1991-12-26.
  4. «Penosa autodisolución del Parlamento soviético» El País 1991-12-27.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Artikulu hau Sobietar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.