Edukira joan

Russula emetica var. longipes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russula emetica var. longipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
EspezieaRussula emetica
Barietatea Russula emetica var. longipes
Singer, 1924

Russula emetica var. longipes Russulaceae familiako onddo espezie bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferikoa, gero ganbila eta azkenik lau-ganbila, pixka bat deprimitua; ertza dekurbatua. Kapelaren azala likatsua, kolore aldakorrekoa, gorri-haragi kolorekoa edo kolore argiagoekin, zurixka ere izan daiteke.

Orriak: libreak, estu, zurixkatik kremara doan kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: zilindrikoa edo fusiforme samarra, oso luzea kapelaren diametroarekiko, zimurra, oinarrian loditua, zuria.

Haragia: Mehea, zuria, hauskorra, usain nabarmenik gabea eta zapore minarekin.[1]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria, zapore akrea duelako, eta toxikoa den susmoa ere badago.[2]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula emetica var. longipes kolore aldakorreko espeziea da, eta bere oin luzea du ezaugarri.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Urria. Bakarrik edo ale gutxiko taldeak osatuz hazten da pinudietan (Pinus pinaster), goroldioz aberatsak diren lurzoruetan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeak, Frantzia.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 133 or. ISBN 84-505-1806-7..
  2. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  3. Russula emetica var. longipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]