Ruth Stiles Gannett
Ruth Stiles Gannett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1923ko abuztuaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 2024ko ekainaren 11 (100 urte) |
Familia | |
Aita | Lewis Gannett |
Ama | Mary Ross Gannett |
Ezkontidea(k) | H. Peter Kahn (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vassar College (en) City and Country School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Lantokia(k) | Ithaca |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Ruth Stiles Gannett Kahn (Brooklyn, New York, 1923ko abuztuaren 12a – 2024ko ekainaren 11) haur literaturako idazle estatubatuarra izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ruth Stiles Gannett Greenwich Village auzoko City and Country Schoolen graduatu zen 1937an[1]. Geroago Bucks konderriko George Schoolen eta Poughkeepsieko Vassar Collegen ikasi zuen, eta 1944an kimikan lizentziatu zen[2][3]. Ondoren, Bostonera joan zen bizitzera, eta bertan Bostongo Ospitale Orokorrean lan egin zuen eta gero Massachusettsko Erradiazio Laborategian eta eskileku batean. Azkenean gurasoekin bizitzera itzuli zen, eta bertan amaitu zuen bere idazlanik ospetsuena. 1947an H. Peter Kahn (1921-1997) artista eta arte irakaslearekin ezkondu zen[4][5]. Zazpi alaba izan zituzten[5].
1948an Random House argitaletxeak My Father's Dragon Gannetten lehen liburua argitaratu zuen[2]. Geroago beste bi liburu idatzi zituen sail horretarako: Elmer and the Dragon eta The Dragons of Blueland. Liburuak Ruth Chrisman Gannettek, egilearen amaordeak, ilustratu zituen[3]. Guztira hamalau hizkuntzatara itzulita daude[6].
Trumansburgen (New York) bizi zen, Cornell Unibertsitatetik gertu, non Peter Kahnek berrogei urtez lan egin zuen[6]. 2024ko ekainaren 11n hil zen, 100 urte zituela[7].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- My Father's Dragon liburu saila
- My Father's Dragon (1948)
- Elmer and the Dragon (1950)
- The Dragons of Blueland (1951)
- Besteak
- The Wonderful House-boat-train (1949)
- Katie and the Sad Noise (1961)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Burak, David. «My Father's Dragon Translated Into Chinese» Ithaca Times 2012-07-25 (Noiz kontsultatua: 2014-01-19).
- ↑ a b (Ingelesez) Silvey, Anita, ed. The Essential Guide to Children's Books and Their Creators. Houghton Mifflin, 172 or. ISBN 0547348894..
- ↑ a b (Ingelesez) «Ruth Chrisman Gannett Biography» Scholastic 2014 (Noiz kontsultatua: 2014-01-19).
- ↑ (Ingelesez) «About Ruth Stiles Gannett Kahn» My Father's Dragon (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Seznec, Alain; Dotson, Esther; O’Connor, Stanley. «Peter Kahn» Cornell University Faculty Memorial Statement (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).
- ↑ a b (Ingelesez) Wilensky, Joe. «Kids' Book Fest, Nov. 8, returns to My Father's Dragon for theme of adventur» Family Reading Partnership (Noiz kontsultatua: 2014-01-19).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) «U.S. children's author Ruth Stiles Gannett dies at 100» Kyodo News 2024-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).