Ruusan erreforma

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ruusan erreforma Star Warsen unibertsoko fikziozko gertakari bat da.

Errepublika Galaktikoak zero urte bezala Ruusango gudua ezartzen duenean gertatzen da, Yavineko gudua baino mila urte lehenago gertatzen dena egutegi estandarraren arabera.

Star Warseko Unibertso hedatuaren arabera, Ruusango gerrak Sith ordnearen aurkako gerrari amaiera eman zion. Errepublika ia osorik berreraiki behar izan zen, Ruusan erreforma datazio sisteman aldaketa soil bat baino gehiago bihurtuz.

Gobernu sistema, itxuraz, ez zen askorik aldatu (Errepublika Kantziler Goren eta Senatu Galaktiko batek 4.000 urtez gobernatu baitzuten), baina Jedi ordenak erreforma handi bat jasan zuen. Gainontzeko Errepublika Galaktikoari Jediak armada konkistatzaile ez zirela bihurtuko erakusteko, euren gudu armajantzia erabiltzeari utzi zioten, maila militar guztiei uko egin zieten ("Lord" kasu), euren armadak desegin zituzten eta Kantziler Gorena eta Justizia Sailaren jurisdikzioaren mende jarri ziren.

Sithen birsortze aukerak murrizteko, ordena gazteak euren jaiotzatik entrenatzen hasi zen, eta padawan bakoitzaren entrenamendua Coruscanten zentralizatu zen, gainbegirada egoki bat ez izateagatik Sith ezagutzak ezagutu zitzaketen ikasleak egoteko arriskua ezabatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]