SC1800 bonba

Wikipedia, Entziklopedia askea
SC1800 bonba

SC1800 bonba (Sprengbombe Cylindrisch 1800, 1800 kgtako bonba zilindriko lehergarria Luftwaffe aire armada alemaniarrak Bigarren Mundu Gerran erabilitako bonbetako bat izan zen.

"Satan" ezizena zuen eta ohiko erabilerako bonbarik handiena zen, normalean Heinkel He 111 hegazkinek eramana.[1]

Diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SC1800a ijeztu eta mekanizatutako altzairuzko pieza bakarrez egina zen.

Bonba normalean %40ko amatol eta %60ko TNT nahasketa batekin betetzen; halere, itsasontziaren kontra erabiltzeko Trialen 105 sartzen zitzaion (%15eko hexogenoa, %70eko TNT eta %15eko aluminio-hautsa).

SC1800aren isatsak lau hegats zituen, diagonalki zorroztuta; baina SC1800B modeloak isats-eraztun zirkularrarekin egin ziren. Karkasaren barruan H motako esekidura-gailu indartua zegoen, eta horizontalki eskegi zitekeen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «SC 1800 Satan German HE bomb» www.historyofwar.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
  2. «LUFTWAFFE RESOURCE CENTER» Warbirds Resource Group 2018.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]