STEM

Wikipedia, Entziklopedia askea

STEM ingelesezko akronimoa da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren diziplina akademikoak jasotzen dituena (science, technology, engineering & ma­ths). Batez ere hezkuntza arloan erabiltzen da, zientzia eta teknologia alorren sustapenerako. Gaur egun, artea eta giza-zientziak barne hartzen duen STEAM terminoa erabili ohi da [1][2].

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

STEM mugimenduak, oro har, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako ikasketen ezarpena eta sustapena du helburu nagusi. Ezagu­tza bereizietan oinarritu ordez, modu osatuan bost diziplinen irakaskun­tzan oinarritutako ikaskun­tza-eredua proposatzen du, diziplina arteko ikuspegiarekin eta modu aplikatuan.

Nabarmendu beharrekoa da STEM Hezkun­tzaren kon­tzeptuari eta praktikari buruzko ikuspegi desberdinak daudela. Eskualde edo herrialde bakoi­tzak bere esanahia zabal­tzen edo muga­tzen dubere testuinguru sozioekonomikoa aintzat hartuta.

Emakumezkoen presentzia STEM alorrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

STEM alor batzuetan gizonen eta emakumeen proportzioaren artean desoreka dago. UNESCOren (UIS) Estatistika Institutuak 89 herrialde ikertu zituen, eta ikerketa horien laurden bat (%29) emakumeak dira [3]. Desoreka horri aurre egiteko hainbat egitasmo jarri dira abian [4][5][6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «STEM, STEAM... ¿pero eso qué es?» ODITE: Observatorio de Innovación Tecnológica y Educativa (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  2. «STEAM Euskadi» steam.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  3. «Women in Science» uis.unesco.org 2016-11-18 (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  4. Inspira STEAM – #inspiraSTEAM. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).
  5. Innobasque Agencia vasca de la Innovación. (2018-11-21). STEAM espazioa - Gomendioen gida. (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).[Betiko hautsitako esteka]
  6. «Zientzia-hezkuntza 2018-2019 - Zientzia-hezkuntza Programa» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-08).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]