Sabé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sabé Star Wars film sagan Padmé Amidala erreginaren ohorezko dama da. Panakak aukeratu zuen gorteko dama bezala Amidalarekin zuen antzekotasun fisikoagatik, baita bere adimena, kemena eta leialtasunagatik. Bere erreginari beita bezala zerbitu zion zuhurtziarik gabeko begiradak xede nagusitik baztertuz. Sabé Amidala erreginaz janzten zen eta Padmé gainontzeko konpainia damen artean ezkutatzea uzten zuen, horrela seguru zegoelarik. Oso gaztetatik Padmérekin batera jaso zuen entrenamenduaren ondorioz Amidala erreginaren izaera politiko bera du, batzuetan, garaitu ere egiten duelarik. Bere nortasuna erreginak berak argitu zuen Gunganengana Merkataritza Federazioa garaitzeko laguntza bila joan zenean. Ordu batzuk beranduago Nute Gunray erregeordearen armadaren aurka garaipena lortu zuten, gainontzekoekin egiten zuten bezala ziria sartuz. Sabé Amidalaren errege segizioko damarik garrantzitsuena da. Krisi egoeretan Sabék eta Amidalak euren paperak trukatzen dituzte. Sabé tranpa bat bihurtzen da, erregina bezala mozorrotua, Amidalak konpainia dama baten jantzi xaloa janzten duen eta hain formala ez den Padmé Amidala izenarekin doan bitartean. Paper hau hartzen dutenean, Sabé eta Amidalak elkarrekin modu sekretuan komunikatzen dira zeinu oso sotilekin, euren benetako nortasunak agerian ez uzteko. Nabooko federazioaren merkataritza inbasioan Sabé erregina bezala aurkeztua izan zen zenbait alditan.

Ez da askoz gehiagorik ezagutzen Sabéren bizitza pertsonalari buruz, baina "Erreginaren kuttuna" dela ezagutzen da, Amidala eta bera lagun handiak baitira eta elkar zaintzen baitira.

Star Wars film sagako bigarren trilogian agertzen da, Keira Knightley aktore britainiarrak interpretatuz.