Merkataritza Federazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Merkataritza Federazioa Star Warsen film sagan eta fikziozko unibertsoan merkataritza zuzentzen duen eta bere posizioaz abusatzen duen fikziozko erakunde galaktiko oso boteretsu bat da. Erregeorde batek gobernatzen du, Nute Gunrayk, ezkutuan eta bere onura propiorako lanean aritzen dena beste guztien gainetik pasatuz.

Film sagaren istorioan, Merkataritza Federazioa Nabooko gudua gertatu baino mende asko lehenagotik existitzen da, botere ekonomiko eta armamentistikoan haziz. Gudu epiko hau gertatu baino urte batzuk lehenago, pirata espazialengandik babesteko aitzakiarekin, neimoidiarrek (erakunde honetan nagusi zen espezi estralurtar bat) gudu droide armada bat eraikitzea agindu zuten. Hau, egin zezaketen negoziorik hoberena bihurtu zen, beste negozio batzuk bizkortzeko eta armada honi beharrezko errespetua ez ziotenak menderatzeko balio izan baitzieten.

Negoziaketa arriskutsu batzuen ondoren, droideka batzuk ere lortu ahal izan zituzten, beste edozein androidek baino askoz gehiago erresistitzen zuten energia ezkutua zuten errobot batzuk. Modu berean, espazioan erasoetatik babesteko milaka ehizaontzi droide erosi zituzten, ehizaontzi txiki batzuetan edo lau hanka eta buru bateko makina erraldoiak bihur zitezkeen errobot batzuk, garaitzeko oso zailak zirenak.

Nabooko gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza lehia baten ondorioz, Nute Gunrayk Naboo planeta blokeatzea agindu zuen, Merkataritza Federazioarentzako onura gutxirekin eta planeta berde honen askatasuna berlegitimatuz amaitu zena. Blokeoa inbasio bihurtu zen, eta honela argitara eman zen Merkataritza Federazioaren benetako armada. Milaka AAT eta MTT tanke, gudu droide eta STAP agertu ziren Nabooko zibil eta militar guztiak atxilotuz. Padmé Amidala erreginaren ekinaren ondoren Merkataritza Federazioa garaitua izan zen eta Nute Gunray atxilotua, soilik 4 epaiketa jasateko galaxiako gorte gorenean, baina pare bat urte beranduago aske geratu zen eta bere Erregeorde titulua berreskuratu zuen.

Hamar urte beranduago, Federazioa, Merkataritza Gremioarekin, Tekno Batasunarekin eta beste erakunde batzuekin aliatuta, Sistema Independenteen Konfederakuntza sortu zuen, eta Klon Gerretan parte hartu zuen garaipen gutxi lortuz. Merkataritza Federazioa Separatisten Konfederakuntzan zegoen erakunderik boteretsuena zen, mugimenduaren muina. Behin Klon Gerrak amaitu eta separatistak garaituak izan ondoren, Federazioa erakunde txikietan banatu zen, Inperio Galaktikoak zorrotz zanpatu zituenak.

Merkataritza Federazioaren Fragata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza Federazioaren Fragata Merkataritza Federazioaren jabetzako ontzi bat zen. Soilik Star Wars: Jedi Starfighter bideojokoan agertzen da.

Ontzi honen xedea klon garraiorako edo gurutze ontziak bezalako tamaina handiko ontziak suntsitzea zen. Ehizaontzi eraketa itxiak suntsitzeko ere erabil zitekeen. Bere arma nagusia misil telezuzenduak ziren.

Star Wars: Jedi Starfighter bonus misio batean, Jango Fettek bere Esklabu I ontziarekin berak bakarrik aurre egin behar die lau misil fragatari.