Sabium

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sabium, Babiloniako I. dinastiako hirugarren erregea izan zen. K. a. 1844 eta K. a. 1831 bitartean gobernatu zuen Antzinako Ekialde Ertaineko kronologiaren arabera eta K. a. 1781 eta K. a. 1767 bitartean kronologia laburraren arabera.

Sabium, bere aurreko erregea izan zen Sumulaelen seme eta oinordekoa izan zen. 14 urte inguruko erregealdia izan zuen. Larsaren aurkako gerra zuzendu zuen bere erregealdiko 7. urtean eta Kazalluren aurkakoa 12.enean. Bere erregealdian zehar, Esagila eraiki zen (Marduken tenplua) Babilonian, baita Shamash jainkoaren Ebabbar izenekoa ere Sipparren.


Aurrekoa
Sumulael
Babiloniako erregea
K. a. 1844-K. a. 1830
Ondorengoa
Apil-Sin