Saianogorsk
Itxura
| Saianogorsk Саяногорск | |||
|---|---|---|---|
| hiri/herria | |||
Hiriaren ikuspegia | |||
| Administrazioa | |||
| Estatu burujabe | |||
| Errusiako errepublikak | |||
| Izen ofiziala | errusieraz: Саяного́рск khakaseraz: Саяногорск | ||
| Jatorrizko izena | Саяногорск | ||
| Posta kodea | 655602 eta 655603 | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 53°06′N 91°24′E / 53.1°N 91.4°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
| Azalera | 19 km² | ||
| Altitudea | 320 | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 43.726 (2025eko urtarrilaren 1a) | ||
| Dentsitatea | 2.301 bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Sorrera | 1975 | ||
| Telefono aurrizkia | 39042 | ||
| Ordu eremua | UTC+07:00 | ||
| http://sayan-adm.ru/ | |||
Saianogorsk (errusieraz: Саяного́рск; khakaseraz: Саяногорск) Errusiako hego-erdialdean dagoen Khakasiako hiria da. Saian mendien ipar-mendebaldeko isurialdean dago, Jenisei ibaiaren ezkerreko ertzean, Abakan hiritik 97 km hegoaldera[1]. 2010ean 49.887 biztanle zituen[2].
Hirian garrantzi handiko bi aluminio-galdategi daude. Behar duten argindarra, Jeniseiren ura erabiltzen duen Saiano-Xuxenskaia zentral hidroelektrikoak ekoizten du. 2009an Errusiako handiena den indarretxe honek oso istripu larria izan zuen: 2. turbina lehertu zen. Turbina aretoa eta makina aretoa urez bete ziren, turbina aretoko sabaia behera etorri zen eta, ondorioz, 75 pertsona hil ziren[3].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 1959 | 1970 | 1979 | 1989 | 2002 | 2010 |
|---|---|---|---|---|---|
| 4 600 | 13 700 | 21 880 | 50 188 | 50 255 | 49 887 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Саяногорск Mojgorod.ru
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Sayano-Shushenskaya Hydroelectric Power Station Accident Engineeringfailures.org

