Saide Karlos III zinemak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saide Karlos III zinemak
Pamplona - Cines.JPG
Saide Karlos III zinemen ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Iruñea
Koordenatuak 42° 49′ N, 1° 38′ W / 42.81°N,1.64°W / 42.81; -1.64Koordenatuak: 42° 49′ N, 1° 38′ W / 42.81°N,1.64°W / 42.81; -1.64
Historia eta erabilera
Irekiera1964
Arkitektura
Arkitektoa Victor Eusa
Ondarea

Saide Karlos III zinemak Nafarroako Iruñea hiriburuan zegoen zinema areto bat izan zen.

XXI. mendearen hasieran Iruñeko erdigunean itxi zen azken zinema aretoa izan zen, eta 2016. urteaz geroztik hirian gelditzen diren gainontzeko zinema aretoak Mendebaldea auzoa edota Morea eta Itaroa merkataritza-guneetan daude. 2019. urteko otsailean eraikin zaharra eraitsi zuten, leku berean 46 etxebizitza berri eraikitzeko. Lurzorua hondeatzeko lanetan hainbat aztarna arkeologiko aurkitu zituzten, hala nola XVI-XVII. mendeetako hiriko harresien aztarnak. Eraikin berriak aztarna hauek beregan integratuko ditu.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Bigarren Zabalgunean zegoen, Nafarroako Gorteak kalearen 7. zenbakian, Nafarroako Gorteak kalea eta San Ignazio etorbidearen arteko izkinan, eta San Ignazio elizaren parean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964ean inauguratu eta berehala iruindar zinema areto kuttunenetakoa bilakatu zen. Hasiera batean 1.500 lagunentzako areto bakarra zeukan eta orduko pantailarik handiena[1].

2000. urtean aretoanizduna bilakatu zen, baina 52 urtez filmeak pantailaratzen egon ondoren, munduko zinema areto ugariri jazotakoaren antzera interneten filmeen eraginez, 2016ko martxoaren 3an bere azken filma pantailaratu eta behin betiko ateak itxi zituen[2]. 2019. urteko otsailean eraikinaren eraispen lanak hasi ziren, bertan etxebizitza berriak eraikitzeko planarekin.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]