Saint-Étienneko abadetxea (Marmoutier)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saint-Étienneko abadetxea (Marmoutier)
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Marmoutier eglise.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Grand Est
DepartamenduaBas-Rhin
BarrutiSaverneko barrutia
KantonamenduSaverne kantonamendua
Frantziako udalerriMarmoutier
Koordenatuak 48° 41′ 26″ N, 7° 22′ 56″ E / 48.690555555556°N,7.3822222222222°E / 48.690555555556; 7.3822222222222Koordenatuak: 48° 41′ 26″ N, 7° 22′ 56″ E / 48.690555555556°N,7.3822222222222°E / 48.690555555556; 7.3822222222222
Historia eta erabilera
IrekieraVII. mendea (egutegi gregorianoa)
Ondarea
Mérimée ID PA00084783
Kontaktua
Helbidea place du Général-de-Gaulle

Saint-Étienneko abadetxea (frantsesez: Abbaye Saint-Étienne de Marmoutier) edo Maursmünsterreko abadetxea VI. mendean Alsaziako Marmoutier herrian sortutako San Benedikto ordenaren abadetxea izan zen. 1840an Frantziako monumentu historikoa bezala sailkatua izan zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abadetxe hau, Saverne eta Wasselonne arteko ibilbide erromatarrean, 589 inguruan sortu zuen, Leobardo (?-618) zuzendutako Irlandako monje talde batek; Leobardo Colomban de Luxeuilen jarraitzailea zen. Abadetxe berriak Austrasiako Txildeberto II.aren laguntza osoa izan zuen eta hori gabe, ziur aski, ez zen aurrera aterako. 724an, suaren eragina pairatu ostean, monasterioa San Maurek, bere bosgarren abadea, berreskuratu zuen; abade horren izenetik Mauri Monasterium, Maur monasterioa edo Marmoutier monasterioa izena datorkio.

Errege abadiak Merovingiar leinuaren babesa izan zuen eta horri esker ondasun eta lur ugarien jabe izan zen. 728an san Pirminiusek San Benediktoaren araua sartu zuen abadetxean. Luis I.a Errukitsua erregeak 816an bultzada berri bat eman zion abadetxeari eta monje berriak bertaratu ziren. 824an sute berri batek eraikina kaltetu zuen; berreraikia, Luis I.a Errukitsuak eta Metzeko apezpikuak erregearen anaia zen Drogo Metzekoaren eskuetan jarri zuten. 971ean eliza Estrasburgoko apezpikuak kontsagratu zuen. Azken garai horretakoa, XI. mendekoa alegia, da fatxada nagusia.

XII. mendearte abadetxe aberatsa izan zen baina orduan haren jaitsieraren prozesua hasi zen batez ere gerra desberdinen ondorioz, bereziki 1525eko Alemaniar nekazarien gerrarekin eta 1618ko Hogeita Hamar Urteko Gerrarekin. Nolabait, abadetxea boterea berreskuratu zuen baina Frantziako Iraultzarekin monasterioko dependentzia gehienak desagertu ziren; bakarrik egun ezagutzen ditugun eraikinak gelditu ziren.[2]

Monasteriokoak izan ziren eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organoa 1710ekoa da eta mundu osoan da ezaguna. André Silbermann organo egile ospetsuak egindako bakarrenetariko bat da; beste bat Ebersmunsterrengo abadetxean gordetzen da.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saint-Étienneko abadetxea (Marmoutier)