Saka (Deba)

Koordenatuak: 43°17′03″N 2°21′12″W / 43.28419°N 2.35323°W / 43.28419; -2.35323
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Debako baserri eta ganadutegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Saka (argipena)».
Saka (Deba)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaArriola (Deba)
Koordenatuak43°17′03″N 2°21′12″W / 43.28419°N 2.35323°W / 43.28419; -2.35323
Map
Kontaktua
HelbideaArriola auzoa, 4, Deba 20820 (Gipuzkoa)
Lasturko nafar kastako behi suharrak.

Saka baserria, Perlakua, Perlakua-Saka edo Arriolaperla izenez ere ezaguna[1], Debako Arriola baserri-auzoko etxalde bat da. Zezenketatarako ganadutegi baten jatorria ere bada, Marqués de Saka izenez ezaguna gaztelaniaz, euskaraz Lasturko zezenak (Lastur, izatez, Arriolatik gertu dagoen beste auzo bat izanik). Turismorako landetxea ere bada etxea 2021. urtean.

Gutxienik 1897. urtetik ezaguna da Saka zezenketa eta ganadu-ikuskizunetarako (sokamuturrak eta) ganadua hazten duen ganadutegia delako. Nafar kastako ganadua hazten dute bertan[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Arriola Auzoa » Deba » Gipuzkoa» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  2. (Gaztelaniaz) «PERLAKUA - SAKA Agroturismo restaurante pais vasco - GANADERIA BRAVA» www.sakabaserria.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]