Salamankako kanta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Salamankako kanta
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaZortziko handia
Hizkuntzaeuskara

Gazte gaztetik aitak ta amak

fraile ninduten nonbratu

estudioak ikasitzera

Salamancara bidaldu.

Salamancara nindoalarik

bidean nuen pentsatu

estudiante tunante baino

hobe nuela ezkondu.


Ostatu xume polit batean

gosez gelditu bainintzen

neska xarmant bat ari zitzaidan

mahainean zerbitzatzen.

Begia kartsu, ezpaina lore,

enekin aise mintzatzen

aingeru hori ordu berean

ene bihotz barnean zen.


Hitz erdi batez maite nuela

erran nion belarrira

baina, gaixoa, herabetua

ihes joan zen kanpora.

Ez ahal nauzu, izar ederra,

kondenatzen infernura!

Ez da sekulan ene gogotik

histuko zure itxura.


Aita Jainkoak egin banindu

zeruetako giltzari

azken orduan jakingo nuke

atea nori ireki.

Lehenengo aitari, gero amari,

gero anai-arrebari,

ta azken orduan isil-isilik

nire maite politari

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]