Edukira joan

Salas y Gómez uhartea

Koordenatuak: 26°28′20″S 105°21′45″W / 26.4721°S 105.36257°W / -26.4721; -105.36257
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salas y Gómez uhartea
Datu orokorrak
Garaiera30 m
Motauharte
Luzera0,77 km
Zabalera0,5 km
Azalera0,15 km²
Geografia
Map
Koordenatuak26°28′20″S 105°21′45″W / 26.4721°S 105.36257°W / -26.4721; -105.36257
UTC orduaUTC−06:00
KokapenaInsular Chile (en) Itzuli
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Valparaíso eskualdea
ProbintziaIsla de Pascua Province
Txileko komunaIsla de Pascua
Ur-gorputzaOzeano Barea

Salas y Gómez uhartea[1] (gaztelaniaz: Isla Sala y Gómez) biztanlerik gabeko txiletar uhartea da, Ozeano Bareko hego-ekialdean kokaturik.

Uhartea Txileko kontinenteko kostaletik 3.220 km mendebalderantz, Desventuradas uharteetatik 2.500 kilometrotara eta Pazko uhartetik 415 kilometrotara ekialderantz kokatzen da, Polinesiako ekialdeko muturra izaki.

Administratiboki, Pazko uhartearekin batera Pazko uhartearen udala sortzen du Pazko uhartearen probintzian eta Valparaisoko V. eskualdearen barruan dagoena.

Uhartea, itotako-sumendia da eta bi arroka nagusi ditu:

Arrokak lotzeko, 30 metroko zabalerako istmoa dago. Guztira, 2,5 km² azalera eta 700 metroko luzera ditu.

Uharteak ez du inoiz biztanlerik izan. Hala ere, Pazko uharteako kondaira baten arabera, Rapa Nuiak hara joaten ziren txorien arrautza eta lumen bila. Rapa Nuiz uhartea, Motu Motiro Hiva edo Manu Motu Motiro Hiva, (euskaraz: «Hivara bidena dagoen txoriaren uhartetxoa») izena zuen.

1793an José Salas Valdés espainiarrak uhartea aurkitu eta 1805ean José Manuel Gómezek esploratu zuen. Gero 1805ean, 1806an, 1817an, 1825ean, 1875ean eta 1917an esploratua izan zen.

1808an, Txilek uhartearen jabetza aldarrikatu zuen eta 1966an Pazko uhartearen probintzian sartu. Gaur egun, itsas-erreserba da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]