Pazko uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pazko uhartea
Pazko uharteko bandera Pazko uharteko armarria
Administrazioa
Estatua  CHL
Hiriburua Hanga Roa
Geografia
Koordenatuak 27° 07′ 10″ S, 109° 21′ 17″ W / 27.119444°S,109.354722°W / -27.119444; -109.354722Koordenatuak: 27° 07′ 10″ S, 109° 21′ 17″ W / 27.119444°S,109.354722°W / -27.119444; -109.354722
LocationEasterisland.png
Azalera 163,6 km²
Demografia
Biztanleria 3.791 biztanle (2002)
Dentsitatea 23,17 bizt/km²
Gentilizioa Rapa Nui, pascuense
Informazio gehigarria
Izen ofiziala Isla de Pascua (es)
Rapa Nui (rap)
Gobernua Txileko lurralde berezia
Ordu eremua UTC-6

Pazko uhartea[1][2] (gaztelaniaz Isla de Pascua; Rapa Nuieraz: Te pito o te henua) Polinesian dagoen txiletar uhartea da, Ozeano Barearen erdian kokaturik. 163,6 km² azalera du eta 3.837 biztanle, gehienak Hanga Roan, hiriburu eta herri bakarra.

Administratiboki, Juan Fernández uharteekin batera Txileko estatu bereziko bi lurralde bereziak dira. Hala ere, oraindik Valparaíso eskualdean dagoela kontsideratzen da.

Pazko uhartea garrantzi turistikoa du, bertoko rapa nuik eginiko moai harrizko estatuak ikusteko. UNESCOk 1995ean Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Pazko uhartea

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen ohiko izena Rapa Nui da, Tahitiko antzinako biztanleen hizkuntzan uharte handia esan nahi duena. Atzerritarra izan arren, horixe zen rapa nuik erabilitako izena.

Bertoko Rapa Nuiz uhartearen izena Te pito o te henua (euskaraz, "Munduko zilborra") edo Mata ki te rangi (euskaraz, "Zerurantz begiratzen duten begiak") dira. Gero, Rapa Nui uharteari deitzeko ez ezik, bertoko tribuari eta hizkuntzari deitzeko ere erabili zen.

Pazko uhartea izena Jacob Roggeveen nederlandar itsas gizonak jarri zion 1722ko apirilaren 5ean, egun hura Pazko Igandea baitzen, Pasen nederlanderaz Pazkoa delako eta horixe da izen "nazioartekoa". Bertokoek bere burua pazkoartzat (gaztelaniaz, pascuense) dute.

Espainiarrek Isla San Carlos (euskaraz, San Karlosko uhartea) izena jarri zioten, Espainiako Karlos I.aren omenez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moaia Ahu Tahain

Kondairak dio rapa nuiak Hiva izeneko uharte batetik zetozela (zientzialarien ustez, Polinesiatik etorriak dira) eta lehendabizko ariki (erregea) Hotu Matu'a zela IV. mendearen inguruan.

Rapa nuiek krisialdi larriak bizi ziren XVII. eta XVIII. mendeetan. Hori zela eta, moaiak eraikitzeari utzi eta Tangata manu (txori-gizona) erritual berria sortu zen: haren arabera, manu tara txoriaren lehen arrautza lortzen zuena urte osorako buruzagi bihurtu zen.

Gero, europarrek uhartea bisitatu zuten, tartean James Cook eta Jean-François de La Pérouse. 1859 eta 1863 artean, esklabistek 2.000 uhartetar harrapatu zituzten. Horrek sazerdoteak galtzea ekarri zuen (eta, haiekin batera, rongo rongo Polinesiako idazkera bakarra ere galdu zen). Europarrek ekarritako gaixotasunek 110 biztanle utzi zituzten 1877an. Aurrerago, Policarpo Toro txiletar kapitainak eta Tahitiko Salmon anaiek, Dutrou-Bornierrek eta John Branderrek uharte osoko lurrak erosi zituen, berez ezin salduzkoak baziren ere.

1888ko irailaren 9an, Txilek eta Atamu Tekena rapa nuien buruzagiak ituna izanpetu zuten. Idatziak gaztelaniaz Txileri subiranotasunaren lagatzeaz hitz egin arren, Rapa Nuiz "mau te hoa kona" kontzeptuaz (euskaraz, "bertoko laguna" edo protektoratua) hitz egiten zuen.

Pazko uhartearen mapa

Itunaren ondorioz, bertokoek ezin zuten uhartea utzi eta ez ziren Txileko hiritarrak, 1966 arte.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazko uhartea Txileko kontinentetik 3.526 kilometrora dago, Pitcairn uhartetik 2.075 km-ra mendebalderantz eta Papeete,4.251 kilometrora. Hiruki itxura du: alde batek 16 km ditu, besteak 18 eta oinarriak, 24 kilometroko. Angelu baikotzean sumendi bat dago. Uharteko lekurik altuena 539 metroko Maunga Terevaka da.

Aldean zenbait uhartetxo ditu, hala nola Motu Nui, Motu Iti eta Motu Kaukau (hego-ekialdean), Motu Tautara (ekialdean) eta Motu Marotiri (mendebaldean). Pazko uhartearen herri bakarra eta hiriburua Hanga Roa da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pazko uharteak 5.034 biztanle ditu (rapa nui edo pazkoarrak). Hizkuntza ofizialak gaztelania eta Rapa Nui hizkuntza dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Pazo uhartea)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36 37 34 31 31 27 27 29 31 33 36 37 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25 26 25 24 22 21 20 20 21 21 22 24 22.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 15 16 7 3 10 7 9 7 10 7 12 3 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 21 21 21 20 18 17 16 16 16 16 18 19 18.3
Iturria: [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Pazko uhartea

Koordenatuak: 27° 7′ 10″ S, 109° 21′ 17″ W / 27.11944°S,109.35472°W / -27.11944; -109.35472{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page