Salbarregi baserria

Koordenatuak: 43°08′48″N 2°00′48″W / 43.14665°N 2.01322°W / 43.14665; -2.01322
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbarregi baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBerastegi
Koordenatuak43°08′48″N 2°00′48″W / 43.14665°N 2.01322°W / 43.14665; -2.01322
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea -
Ondarea
EJren ondarea40

Salbarregi, baita ere Salbarredi deitua, Berastegin (Gipuzkoan) dagoen baserria da. Elduako herrigunetik mendira doan bide ondoko malda batean dago.

2006ko martxoaren 7n, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano angeluzuzena eta bi isurkiko estalki zurezkoa ditu, azken horren gailurra HM orientazioa duen fatxada nagusiarekiko perpendikularra. Bi solairu eta ganbara bat ditu.

Atal bakarreko lau zutoinek eta XVIII. mendeko zurezko bilbadurak eusten diote fatxada nagusiari. Fatxadako bilbadurak zementuz eta zerra-hortzen tankerako zeramikazko adreiluz estaliak ditu baoak. Behe-solairuan zurezko bi sarrera-ate daude. Lehenengo solairuan, harrizko barrenak dituzten lau leiho-bao simetriko. Pinoi irekia, galeria erako zurezko baranda batekin. Fatxada honetako hegoaldean etxebizitza dago, halako eranskin batean, behe-solairuan baina beste maila batean kokatua. Etxebizitzaren gainean ganbara txiki bat dago, eta azpian sotoa.

Harlangaitzezko HEko fatxadan lau leiho-bao daude, etxebizitzako gelei dagozkienak; horien azpiko sotoan, bao txikiren bat edo beste. Leihoen gainean harrizko harburu-lerro bat dago. IMko fatxadak harlangaitzez egindako eranskin bat dauka, eta eraikinean sartzeko hormigoizko arrapala bat. Atzealdeko fatxada ere, IEra begira, harlangaitzezkoa da. Fatxada zabal honek bao gutxi ditu, eta horien txikiak; sarbidea du behe-solairura eta sotora; pinoi irekia du, mailakatua, eta harrizko harburu-lerroak.

Barne-bilbadura XVI. mendekoa da, eta haritzezko hamabi zutoin atal bakarrekok osatzen dute (horietako bik habe-dolare bateko pilare-bastidoreei eusten diete). Behe-solairuko harroinetan bermatzen dira eta hainbat elementuz osaturiko armaduraren ardatzak dira (zutoinak, solibak, besoak, gatzariak, baranda eta eskailerak). Habe-dolare gotikoa baserriaren IEko erdialdean dago, osorik, eta lau pilare, azpila eta sunbilak ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]