Salbuespenak erregela berresten du

Wikipedia, Entziklopedia askea

Salbuespenak erregela berresten du esamoldeak salbuespen bat izatetik erregela orokor baten existentzia erator daitekeela baieztatzeko erabil daitekeela adierazten du. Adierazkera arruntean maiz erabiltzen da, askotan era okerrean ordea; hain zuzen, salbuespena izateak salbuespenaren kasuari buruz erregela edo lege orokor bat dagoela baieztatzeko erabiltzen da, logikaz guztiz ukatu behar dena, salbuespen edo kasu berezi baten existentziak erregela edo lege orokorrik ez dagoela baitakar. Adibide zuzen moduan, "asteburu eta jaiegunetan aparkatzea debekatuta" esaten bada (salbuespena), "astean zehar aparkatzea baimenduta" dagoela (erregela) esan nahi du. Adibide oker moduan, berriz, "Ana beti berandu heltzen da" (erregela) esaten bada eta egun batean Ana garaiz heltzen bada (salbuespena), erregela justifikatzeko salbuespenak erregela berresten du esan ohi da, "Ana beti berandu heltzen da" legeak oraindik betetzen ari dela justifikatzeko; ondorio zuzen moduan, "Ana ez da beti berandu heltzen" esan beharko litzateke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]