Saldropo
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/9d/68581-Saldropo-bidea.svg/300px-68581-Saldropo-bidea.svg.png)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/64/Saldropo.jpg/220px-Saldropo.jpg)
Saldropo Zeanuriko hezegune bat da. Atxuriko atxen mendiaren magalean, Gorbeiako mendigunean. Barazarreko portutik hurbil dagoen hezegunea Gorbeiako natura parkearen barruan txertatzen da[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saldropoko lautadetan zehar zelai hezeak eta putzuak nagusiki izan arren, hezeguneak berez hiru hektarea inguru ditu. Leku honetan, fauna, flora eta hezegunearen iraganeko interpretazio-gunea daude. Otzarretako pagadia bere guneetako bat da.
Antzinako zohikaztegi baten gainean dago, XX. mendearen bigarren erdian ia desagertu zen arte ustiatua[2].
Balio ekologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeanuriko hezegune horrek balio ekologiko handia du, eta landaredi askotarikoa eta bereizgarria aurki dezakegu han: landare intsektoroak edo esfagoak. Gainera, daukan berezitasunetako bat, zohikaztegi zahar baten gainean aurkitzen dela da[3].