Salep

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salep
drinking (en) Itzuli
MaterialakOrchisa

Salep (arabieraz sahlab, سحلب) edari bero bat da, orkideen tuberkuluekin (batez ere Orchis mascula eta Orchis militaris orkideekin)[1] egindako irin aromatikoaz prestatzen dena, gehienetan esnearekin nahastuta.

Oso zabalduta dago Turkian eta otomandarren inperioaren eraginpean egon ziren herrialdeetan, batez ere Ekialde Hurbilean, neguko edari gisa, batzuetan kanela eta beste espezieren bat gehituta. Beste postre batzuk ere egiten dira salepekin, eta Turkiako izozki tradizionalaren funtsezko osagaia da (dondurma).[2]

Landarearen tuberkulu nagusiaren inguruan beste txiki batzuk jaiotzen dira. Horiek bildu, garbitu eta ur edo esne irakinetan sartzen dira garraztasuna kentzeko. Lehortzen utzi ondoren ehotzen dira salep irina lortzeko. Irin hori preziatua da oso nutritiboa delako eta muzilago asko duenez mukositateak babesten dituzten propietateak ditu.[3][4]

Salep saltzailea

Kontsumo gero eta handiagoak arriskuan jarri ditu zenbait orkidea espezie Turkian eta Iranen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Orchis | Definition, Description, & Species | Britannica» www.britannica.com 2023-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  2. a b (Ingelesez) Ice cream threatens Turkey's flowers. 2003-08-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  3. (Ingelesez) Sonay. (2020-12-06). «SALEP RECIPE» Turkish Cravings (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).
  4. (Italieraz) «salep» Treccani (Noiz kontsultatua: 2023-11-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]