Samaniego Aurrera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Samaniego Aurrera Espainiako Alderdien Legea onartu ondoren Samaniegon sorturiko plataforma ezkertiar eta abertzalearen izena da. 2003an sortu zen Udal Hauteskundeetan aurkezteko, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpo utzi eta parte hartzea debekatu zion, Batasunaren ondorengoa zela argudiatuz.

Plataformak zenbat boto lortu zituen jakitea ezinezkoa da, baliogabetu zirelako. Dena den, baliogabeko botoak zenbatuta gutxi gorabeherako kalkulua egin liteke; horrela, 2003ko hauteskundeetan 35 izan ziren boto nuluak, emandako botoen %16,91.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]