Samaniego abesbatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samaniego Abesbatza


Datuak
JatorriaGasteiz
Musika motaKlasikoa
ZuzendariaAitor Sáez de Cortázar
Arturo Goikoetxea
Nagore Alangua
Urteak1977tik gaur egun arte
FundatzaileaAntton Lete
Webguneahttps://samaniego.org/eu/

Samaniego Abesbatza Antton Leteren ekimenez, 1977an, Gasteizko Samaniego Ikastetxearen ekimen musikalaren barne. Egun, 40 kidek osatzen dute abesbatza, Nagore Alanguaren zuzendaritzapean. Taldea Arabako Abesbatzen Elkarteko kidea da.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak bere errepertorioan ia garai eta estilo guztietako obrak abestu ditu, Kantu gregorianotik, XXI. mendeko musikaraino, eremu sinfoniko koralean ere lanak eginez, Carl Orffen Carmina Burana, Mozarten Requiem, Händelen Hallelujah, Beethovenen sinfoniak, Donizettiren L 'elisir d' amore opera, etab. Hainbat musika-talderekin, bestetik, (Gasteizko Udal Musika Banda, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Gasteizko Camerata Ganbera Orkestra) lankidetza ugari izan ditu abesbatza honek.

Gasteiz hiriko ekitaldirik esanguratsuenetan parte hartu du abesbatzak, hala nola Gasteizko jaietako pregoietan, Gabonetan, Urrezko Zeledonetan, Gasteizko guduaren mendeurrenean … Era berean, folklorea eta, bereziki, Euskal Herrikoa, interes bereziarekin lantzen du abesbatzak.

Asko dira eman dituen kontzertuak, bai Euskal Herrian, bai Estatuko gainerako herrialdeetan, eta emanaldiak egin ditu Frantzian, Belgikan, Suitzan, Italian, Portugalen, Alemanian, Hungarian, Txekiar Errepublikan…[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]