Carl Orff

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carl Orff
Carl Orff profile view.jpg
Bizitza
Jaiotza Munich1895eko uztailaren 10a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
Weimar Errepublika
Hirugarren Reicha
 Mendebaldeko Alemania
Heriotza Munich1982ko martxoaren 29a (86 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (Minbizia)
Familia
Ezkontidea(k) Liselotte Orff
Luise Rinser  (1954 -  1959)
Hezkuntza
Heziketa Hochschule für Musik und Theater München
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Hermann Zilcher
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Lan nabarmenak Die Kluge
Carmina Burana
Jasotako sariak
Kidetza Bavarian Academy of Fine Arts
Genero artistikoa opera
Musika instrumentua Organoa
IMDb nm0649758
www.orff.de/

Carl Orff (Munich, Alemania, 1895eko uztailaren 10a - Munich, 1982ko martxoaren 29a) alemaniar musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl Orff

Municheko Musika Akademian egin zituen musika ikasketak, eta H. Kaminski musikagilearekin osatu zituen. Zuzendari-lanetan aritu zen Munich, Mannheim eta Darmstadten.

1930. urtean Schulwerk izeneko zuzendaritza- eta musika-ikasbidea argitaratu zuen. 1937. urtean Monteverdiren opera batzuen moldaketak argitaratu zituen, eta urte hartan bertan idatzi zuen lanik famatuena: Carmina Burana, antzeztokirako kantata, Erdi Aroko poema batzuetan oinarritua.

Ondoren greziar antzerkietan eta Erdi Aroko misterioetan oinarritutako lanak idatzi zituen: Catulli carmina (1943), eta Trionfo di Afrodite (1953) Carmina Buranarekin batera Triunfi trilogia osatzen dutenak. Beste lan batzuk ditu: Der Mond (1939, Ilargia), Die Kluge (1943, Maltzurra), operak; Comœdia de Christi Resurrectione (1956), Pazkoko kantata; Ludus de nato infante mirificus (1960), jaiotza-antzerkia; eta Antigonæ (1949), Oedipus der Tyran (1959) eta Prometheus (1966), opera-trilogia.

1924. urtean, Dorothee Güntherrekin batera, Güntherschule dantza- eta musika-eskola sortu zuen; bertan perkusioa eta mugimendua erabili zituen, musika-irakaskuntza teknika berriak sortzeko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Orff Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]