Samuel eta Slawo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samuel eta Slawo
Jatorria
Egilea(k)Karlos Linazasoro
Argitaratze-data2022
IzenburuaSamuel eta Slawo
ArgitaletxeaAlberdania
ISBN978-84-9868-731-6
Ezaugarriak
Genero artistikoanarrazioa
Hizkuntzaeuskara

'Samuel eta Slawo' Karlos Linazasoro idazleak 2022an plazaratu zuen ipuin bilduma da. Bilduma Alberdania argitaletxean plazaratu zuen. Azalaren diseinua Lizasorok berak egina zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuan 86 ipuin laburrak biltzen dira, gehienak umore beltzakoak. Liburu osoak 155 orri baino gutxiago dituela kontutan izanda, ipuinen luzeera asma dezakegu; batzuk mikrokontakizunen kategorian sailka daitezke. Badira ere beste batzuk luzeagoak, elkarrizketen gainean eraikiak eta antzerki gidoitik gertu daudenak.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egilearen lanetan ohikoak diren gaiak aurkituko ditugu liburu honetan, «Liburu honetan ez dago nire bidetik asko urruntzen den ezer; betiko gaiak ekarri ditut, betiko ironia eta umore beltzarekin» dio egileak.[1] Orokorrean ipuin gordinak dira. Samuel Beckett eta Sławomir Mrożek idazleen umore absurdoak miresten ditu, eta eurei egin nahi izan die erreferentzia: «Niretzat, bi maisu handi dira, eta nire literatur lanetan oso presente egoten dira beti».[2] Azalean, presezki, bi egile horien aurpegiak jaso ditu Linazasorok.

Heriotzaren injustizia du obsesio Linazasorok. Horren aurrean jartzen ditu pertsonaiak. «Heriotzaren injustizia horri ihes egiteko, umorea erabiltzen dute». Idazleak bere buruarekin terapia gisa erabiltzen du, gainera, umorea: «Nire ustez, oso beharrezkoa da nork bere buruari barre egitea. Nahiko nuke umoretsuagoa izan, eta gauzei hainbesteko garrantzirik ez eman. Neure burua astintzeko modu bat da literatura».[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]