Alberdania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Alberdania argitaletxea 1993an Irunen sortutako argitaletxe bat da. Inazio Mujika Iraola idazle eta editoreak eta Jorge Giménez Bech itzultzaileak abiarazi zuten.

Euskarazko eta gaztelaniako literatura eskaintzen dio irakurle orori, haur, gazte zein helduei. Argitaletxearen web-orrian, literaturaz gain, kultura, soziologia, politika, filosofia, etab. jorratzen dituzten saiakera labur ugari aurki ditzakegu, baita lekukotasun liburuak ere.

Gaur egun, Alberdaniak jadanik ez du argitalpenik egiten, baina aurretiaz argitaratutako liburuak saltzen ditu bere web-orriaren bidez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]