San Bartolome baseliza (Leioa)

Koordenatuak: 43°20′N 2°59′W / 43.33°N 2.99°W / 43.33; -2.99
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Bartolome baseliza
San Bartolome baselizaren aurrealda.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLeioa
Koordenatuak43°20′N 2°59′W / 43.33°N 2.99°W / 43.33; -2.99
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura

San Bartolome baseliza edo Done Bartolome baseliza[1] Bizkaiko Leioa udalerrian dagoen baseliza katoliko bat da. Basaez auzoan dago (zati bat baita Neguriganatik hurbil dagoen Peruri auzoan ere), horregatik maiz Basaez auzoari San Bartolome ere deitzen zaio. Baselizak alboan dituen bi eskola publikoei izen ematen die (San Bartolome Haur Eskola eta Lehen Mailako Heziketa Ikastetxea), bai eta hurbileko bi baserriei ere: San Bartolomé eta Ermitazpi.

Done Bartolomeri sagaratua dago.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean eraikitako baseliza da.

13,2 x 7 metroko oinplano laukizuzena du. Hormak bistako harlanduzkoa ditu eta izkinarriak hargin-lanezkoak. Kanpai-hormak kanpai bakar batentzako baoa du eta hau ere harlanduz eta hargin-lanez egina dago, gainaldean harrizko gurutze txiki bat duelarik. Iparraldeko atea buruduna da eta mendebaldeko fatxadan puntadun arkua du. Ipar nahiz hegoaldeko leihoak arku eskartzanodunak dira. Lurzorua lur-egosizko harlauzez egina dago. Erdialdeko zatiko teilatua bi uretakoa da, gainera sarbidean eta epistolaren alboan ataria du.

Barnean, Done Bartolomeren irudi bat gordeta dago.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurbileko parrokia eliza eraiki eta ondoren ere, urte luzez antzinako parrokiaren funtzioak bete zituen, honela bada, berezko apaiza eta eguneroko meza izan zituen, baina jada 1983. urterako abestutako meza abuztuaren 24ean ospatu ohi zen, hain zuzen ere, San Bartolome Eguna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutzi Arregi Azpeitia, Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 185. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbo, 1987.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]