San Bizente Paulekoaren kalea (Gasteiz)
San Bizente Paulekoaren kalea (Gasteiz) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Vitoria-Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′03″N 2°40′14″W / 42.85075342°N 2.67069194°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Bizente Paul |
Gasteizko San Bizente Paulekoaren kalea Alde Zaharrean dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alde Zaharreko muinoaren ekialdeko mendi magalean dago. San Frantzisko Xabierkoaren kantoian hasten da, Barrenkale berria parean, eta Santa Maria kantoiraino iristen da, Barrenkale ondoan.
Luzera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]290 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 23 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 14raino.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera 1962ko otsailaren 7an eman zitzaion kaleari egungo izena, hain zuzen ere kale honetan zegoen umezurtz-etxea zaintzen zuten mojak San Bizente Paulekoaren kongregaziokoak zirelako.
Trafikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trafikorako irekita dago norabide bakarrean, Barrenkaletik San Frantzisko Xabierkoaren kantoira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .