Bizente Paul
Itxura
| Bizente Paul | |||
|---|---|---|---|
| |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Sent Vincenç de Pau, 1581eko apirilaren 24a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Paris, 1660ko irailaren 27a (79 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Tolosako Unibertsitatea | ||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||
| Ikaslea(k) | ikusi
| ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apaiza | ||
| Mugimendua | Kontrarreforma | ||
| Santutegia | |||
| Irailaren 27a | |||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | katolizismoa | ||
| Erlijio-ordena | Misioaren Kongregazioa San Bizente Paulen Karitateko Alabak | ||
Bizente Paul (Pouy, Akizetik gertu, Gaskoinia, 1581eko apirilaren 24a - Paris, 1660ko irailaren 27a) frantziar apaiz katolikoa izan zen. Umezurtz, preso eta eri zeudenei laguntzen eman zuen bizitza. Bi erakunde katoliko sortu zituen: Misioaren Kongregazioa eta Karitatearen Alabak. 1737an, Klemente XII.ak santu izendatu zuen. Jaieguna irailaren 27an ospatzen da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1600. urtean apaiz egin zen. 1605ean, itsas bidaia batean berberiarrek preso hartu eta Tunisian saldu zuten esklabo; halaxe egon zen bi urtez. Frantziara itzulita, Misioaren Kongregazioa sortu zuen 1625ean, eta Karitatearen Alabak 1633an. XVII. mendeko errenazimentu katolikoaren ordezkari ospetsuenetakoa da. Haren sorterriak egun Saint-Vincent-de-Paul izena du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/9/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.